Arrameleko San Joan kapera

Koordenatuak: 43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrameleko San Joan kapera
Kaperaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaTolosa
Koordenatuak43°08′N 2°04′W / 43.14°N 2.07°W / 43.14; -2.07
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1850
Arkitektura

Arrameleko San Joan kapera Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen kapera bat da, Arrameleko zubiaren inguruan. San Joani sagaratua dago.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arramele auzoan dago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1850ean eraikia izan zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estilo neoklasikoa duen kareharri eta harlanduzko eraikina da. Eraikin handi bati atxikia dago, Tolosako Benefizentzia izana, zeina urte batzuk lehenago eraiki, eta 1813an frantsesek su eman, eta berria ere berreraikia izan zen.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrameleko kofradia Tolosako hiribildua sortu (1256) baina lehenagotik ere existitzen zen, horrexegatik kaperaren zaindariaren jaietan, alegia San Joanetan, kofradiaren Fiela, udalbatza eta bordontzariekin batera hona etortzen da, eta horrexegatik Tolosako jaiak San Joanen omenez ospatzen dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa