Arratzain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arratzain/Bordatxo
Bordatxo arratzain 001.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 341 m
Geografia
Koordenatuak 43° 17′ 35″ N, 2° 03′ 24″ W / 43.29305556°N,2.05666667°W / 43.29305556; -2.05666667Koordenatuak: 43° 17′ 35″ N, 2° 03′ 24″ W / 43.29305556°N,2.05666667°W / 43.29305556; -2.05666667
Herrialdea Euskal Herria
Mendikatea Mendizorrotzeko mendilerroa
Herrialdea Espainia
Lurraldea Gipuzkoa
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Usurbildik

Arratzain edo Bordatxo Gipuzkoako iparraldean dagoen mendia da, Usurbilgo udalerrian, Donostiatik hurbil. Mendizorrotz (415m) eta Kukuarri (377m) mendiekin batera, Urumea eta Oria ibaien bokaleak bereizten dituen mendilerroan dago. Donostialdeko ikuspegi zabalak eskaintzen dituen mendia da.

Giza presentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, koniferak dira nagusi mendiko magaletan. Inguruetan zenbait baserri daude, hala nola Arratzainaundi, Arratzainzar, Arratzainborda, Arratzainberri, azken hau sagardotegia ere dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arratzainberri baserritik gertu dagoen gain batean karlistek kainoiak jarri eta Donostia bonbardatu zuten. Bertatik egindako eraso baten ondorioz hil zen Bilintx bertsolaria. Espainiako Gerra Zibilean, lubaki zenbait eraiki ziren Arratzainen, egun ere ikus daitezkeenak.

Igoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usurbilgo Kalezar nahiz Elizaldetik egin daiteke igoera, errepidez Arratzainberri baserriraino helduta, mendi-bide eroso bat heltzen da denbora gutxian gailurrera. Donostiatik ere joan daiteke, Igara auzotik.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa