Edukira joan

Igara

Koordenatuak: 43°18′05″N 2°01′16″W / 43.30139°N 2.02111°W / 43.30139; -2.02111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Igara
 Euskal Herria
Igara industrialdeko Volkswagen saltokia.
  
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Geografia
Koordenatuak43°18′05″N 2°01′16″W / 43.30139°N 2.02111°W / 43.30139; -2.02111
Garaiera16 metro

Igara Donostiako industrialde bat da Ibaeta auzoko hego-mendebaldean. Hiriaren mendebaldean dago. Industrialdearen izenak sarritan auzoarena ezkutatu egin du eta ohikoa bilakatu da Ibaetaren zati handi bati Igara deitzea. Iparraldean Igeldo herria du, eta Pilotegi bideak batzen ditu bertatik Donostia eta Igeldo.[1]

Jatorriz Igara gaur egungo industrialdean zegoen egun desagertuta dagoen baserri baten izena zen. Igara errekak zeharkatzen du, zeinak Ibaeta aldean Añorga errekan duen bokalea.[2]

Etimologikoki, euskarazko eihara edo errota hitzetik omen dator. Industrialdea egin zenean baserriaren izena hori izendatzeko erabili zen.

Igara auzoaren aireko ikuspegia.

Industrialdea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean inguruan itsas-portu izateko proiektu bat garatu zen, azkenean bertan behera utzi zena, itsasoko urak haraino iristen baitziren. Horren froga gisa, bertako Portu Etxe baserriaren izena dago eta joan den mendearen argazkiak. Orain gutxi arte hezeguneak, landak eta errekak zirela eta, zonaldea ekologikoki aberatsa zen; oraindik orain Euskal Herrian desagertzear dagoen Hegoaldeko zuhaitz-igelaren presentzia baieztatuta dago. Egun, batez ere zerbitzu eta industria-auzoa da.

Industrialde horretan banketxe zenbaiten bulegoak (Kutxabank, Banco Sabadell), automobil-kontzesionarioak eta Gara egunkariaren egoitza. 21. lehen laurdenera arte Diario Vasco egunkariak eta Elkar argitaletxeek ere han izan zuten egoitza. Zenbait etxebizitza ere aurki daiteke.

Azken hamarkadetan ohiko bilakatu da Igara izena erabiltzea Ibaetako auzoari deitzeko,eta frontoia dauden auzuneari. Bertako kale bati Igara bidea izena ematea nahasketa handitu du; kale hori Ibaetan sortu eta garai batean Igara baserria zegoen tokiraino doa. Hori dela eta, auzokideek haien haserrea sarritan erakutsi dute, batzuetan Udalak berak nahasketa indartu duelako.[3]

Igara industrialdea Berioko bidetik ikusita.

Erreferentzia zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Pillotegi bidea -Donostia - Direktorio geografikoa» b5m (kontsulta data: 2025-07-28).
  2. Gipuzkoa, Departamento Territorial Diputación. «Igara - Direktorio geografikoa}» b5m (kontsulta data: 2025-07-28).
  3. Ibaeta versus Igara, www.diariovasco.com


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]