Arratzola
Itxura
Arratzola | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Atxondo |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°05′54″N 2°34′39″W / 43.0983°N 2.5775°W |
Garaiera | 252 metro |
Arratzola (azentua bigarren silaban) Atxondo herriko auzoa da gaur egun. Hala ere, 1962. urtera arte herri independente gisa funtzionatu zuen. Urte horretan Apatamonasterio eta Axpe-Martzaa herriekin bat egin eta Atxondo sortu zuten.
Arratzola Anboto mendiaren magalean dago kokatua, eta bertan jaio da izen bereko erreka, aurrerago Ibaizabal sortuko duena Zumelegirekin batera.
Arratzolatik gertu, XX. mendera arte funtzionatu izan dute burdin eta berun meatze batzuk. Horiek garraiatzeko trenbide bat zegoen, Durango-Elorrio burdinbideko adar bat zena. 1990eko hamarkadan trenbide hori eraldatu eta bide berde bat eratu dute.
Jaiak eta ospakizunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arratzolako jaiak Andre Mariaren Jasokundearen omenez egiten dira, abuztuaren 15aren inguruan.
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Migel eliza
-
Plaza
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Arratzola 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Atxondoko herriak | ||
---|---|---|
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |