Arrazoimen praktikoaren kritika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrazoimen praktikoaren kritika
Jatorria
Egilea(k)Immanuel Kant
Argitaratze-data1788
IzenburuaCritik der practischen Vernunft
Jatorrizko herrialdeaPrusiako Erresuma
Ezaugarriak
Genero artistikoasaiakera
Hizkuntzaalemana
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Argumentu nagusiaKantian ethics (en) Itzuli
kronologia
Arrazoimen hutsaren kritika Arrazoimen praktikoaren kritika Critique of Judgment (en) Itzuli

Arrazoimen praktikoaren kritika (alemanez: Kritik der praktischen Vernunft) Immanuel Kant filosofo prusiarraren lan nagusia da. 1788koa da eta Arrazoimen hutsaren kritika lanean hasitako bidea jarraitzen du, filosofia morala aztertuz.[1]

Kantek filosofia moralari buruzko lan esanguratsu bat argitaratu bazuen ere, 1785eko Grundlegung zur Metaphysik der Sitten, Arrazoimen praktikoaren kritikak esparru zabalago bat hartzeko eta bere ikuspegi etikoak bere filosofia kritikoaren sistemaren esparru zabalagoan kokatzeko asmoa zuen.

Bigarren kritikak eragin handia izan zuen etikaren eta filosofia moralaren ondorengo garapenean, Johann Gottlieb Fichteren "Zientziaren Doktrina"rekin hasi eta XX. mendean filosofia moral deontologikoaren erreferente nagusi bihurtuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Angelica Nuzzo, Kant and the Unity of Reason, Purdue University Press, 2005, p. xvi.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia Artikulu hau filosofiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.