Arrikrutzeko kobak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Arrikrutzeko kobak Oñatin dauden leize karstikoak dira, 2007ko ekainean publikora zabalduak izan direnak.

Arantzazu eta Araotz artean kokatuta daude. Bertan lehoi baten hezurdura oso bat agertu zen, europan aurkitu den gutxitako bat. Beste animalien arrastoak ere eurkitu izan dira bertan, hartzarenak adibidez. Estalaktita eta estalakmitaz gain badira beste elementu aipagarri batzuk kobetan bertan, arku itxurako harri bitxi bat eta eszentrika ikusgarri bat ere.

Sandaili[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune honek Sandaili izena ere hartzen du, eta Arabarako bide zaharrean dago, merkatari eta erromesek erabiltzen zutena. Tradizio honek mitologia propioa sortu zuen, "Sandailiko kondaira" tartean.

Baserriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrikrutz Garaikua, Arrikrutz Barrena, Gesaltza eta San Juan Artia izeneko baserriak topatu ditzakegu, Oñatiko zaharrenen artean daudenak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa