Arantzazu (Oñati)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Arantzazu (Oñati)
Oñati, Euskal Herria
Arantzazu dorrea 2005 04 24.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Oñati
Koordenatuak 42° 58′ 59″ N, 2° 24′ 00″ W / 42.98305556°N,2.4°W / 42.98305556; -2.4Koordenatuak: 42° 58′ 59″ N, 2° 24′ 00″ W / 42.98305556°N,2.4°W / 42.98305556; -2.4
Arantzazu (Oñati) hemen kokatua: Euskal Herria
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati) hemen kokatua: Gipuzkoa
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati) hemen kokatua: Oñati
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati)
Arantzazu (Oñati) (Oñati)
Altuera 700 m

Arantzazu Oñatiko (Gipuzkoa) hegoaldean dagoen mendialdean dagoen mugako auzoa da, udalerri horretako garaiena 700 metro ingururekin. Mendebaldean oñatiarra ere den Araotz auzoa dauka mugakide, iparraldean Uribarri (Oñati) eta hegoaldean Narbaxa (Donemiliaga) eta Arriola (Asparrena) herri arabarrak. Arabarako mendi-pasabide tradizional nagusia Artiako lepoa izan da.

Megalitoen presentziak iradokitzen du tokia bidegurutzea izan dela Historiaurretik.

Auzuneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzazuk barne hartzen ditu beste auzune txikiago batzuk: Kortakogain (bertan dago auzo osoko sozietate gastronomikoa edo topagunea), Duru-Mallako saroiak eta Arriona eta Bellotzakoak.

Frantziskotarrak eta santutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzazuko santutegia auzoko ikur nagusia da, Euskal Herri osoko mailan erreferentziazko lekua izan dena eta dena. Besteak beste, euskara batua sortu zuten bertan 1960ko hamarkadan, eta eraikinari dagokionez Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Nestor Basterretxea eta beste artista batzuen lana ere oso azpimarratzekoa da.

Fraide frantziskotarrek sortua, Gomiztegi artzain-eskola eta gaztandegia ere dago auzoan. Kongregazioa

Gandiaga Topagunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an "Gandiaga Topagunea" izeneko zentroa zabaldu zuten, Bitoriano Gandiaga fraide eta idazlearen omenez, bertan batzarrak eta bestelako jardunaldiak antolatzeko xedearekin. "Baketik" elkarteak ere bere egoitza bertan eduki zuen, taldea desagertu zen arte.

2011an, bestela, Arantzazuko parketxea edo Aizkorri-Aratz parke naturaleko interpretazio zentroa zabaldu zuten Gandiaga II eraikinean.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Halaber, auzoa ohiko abiapuntua da Urbia aldera eta Aizkorrira igotzeko, bai eta Aloñako mendilerrora iristeko ere Duruko kortetatik. Bestelako txangoak egiteko ere aukera ematen du.

Santutegiaren inguruan ditugu hegoaldean Aitzabal (752 m), Bellostegi (792 m), Erbizaskun (884 m), Gazteluaitz (917 m) eta Arriona (934 m), mendebaldetik ekialdera. Hegoalderago, Elgeako mendilerroa zabaltzen da bere haizerrota modernoekin. Santutegi aldetik gertuen dauden tontorrak, mendebaldetik ekialdera ere bai: Gaboño edo Artia (1.176 m), Keixtui-Gaña (1.132 m), Gainlabur (1.086 m) eta Larrangoiti (1.126 m).

Arantzazu (ibaia) edo Oñati ibaia harkaitz hauetan sortzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa