Arroka piroklastiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bomba bolkatikoa

Arroka piroklastikoak edo piroklastoak (Grekeratik eratorria πῦρ-ren esanahia sua da eta κλαστός-ren esanahia apurketa da) erupzio batean kanporatutako osagaiez osatuak daude. Sumendiaren materialak uraren bidez edo haizearen bidez mugituak eta landuak direnean arroka hauei bolkanoklastikoak deitzen zaie. Normalean eralki gabeko aktibitate bolkanikoarekin zerikusia daukate, esate baterako Plinian[1] edo Krakatoa erupzio motak[2] edota erupzio puzamagnetikoak[3]; piroklasto gordegailuak normalean erupzioetan botatako kea, lapilli eta bonba bolkanikoa[4] "country rock"[5]-ekin elkartzerakoan sortzen dira.

Arroka piroklastiko arruntena Toba da. Arroka honen osagai nagusiak errautsaren dimentsioa duten fragmentoak dira, fragmento hauek sumenditik atera bezain laister zementatu direnak. Baina zenbait egoeratan sumenditik kanporatutako partikulak bero jarraitzen dutenez partikula urtu egiten da beste arroka mota berri bat sortuz, arroka honi soldadutako Toba deitzen zaie. Soldadutako Tobaren osagai nagusia beirazko kapa txikiak izan arren intxaur tamainako pumita zatiak eta beste arroka puskak izan ditzazke.

Erromako harresia toba adreiluz osatua dago

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka piroklastikoak berez zatitzen, kanporatzen eta haizeari esker mugitzen diren magma partikulak dira. Aireak mugitzen dituen partikula hauen tamaina minimoa denean errautsa bezela ezagutzen da[6].

Erupzioetan, tefra, haizearen laguntzaz, atmosferaraino iritsi daiteke eta geroago erupziotikan milaka kilometrotarainoko lekuetan erori. Fenomeno horri tefra euritea esaten zaio, eta oso arriskutsua izan daiteke. Tefra euritearen ondorio arriskutsuenak lurperaketak, ura edo airearen kontaminatzea, suteak eta hainbat konposatu kaltegarri mugitzea dira. Kasu gutxitan gertatzen den beste istripu bat hegazkinen turbinen geldiketa da, arrazoia tefra turbinetan sartzen dela da.

Formakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan bezala, arroka piroklastikoak sumendien erupzioetan kanporatutako konposatuen aglomerazioari esker sortzen dira, eta arroka horiek ezberdinak izango dira erupzioaren arabera. Hainbat faktorek erupzio mota definitzen dute: kanporatzen den presiopean dagoen gasaren indarra, kanporatzen den likidoaren indarra eta lurrazalaren tentsioa.

Erupzio piroklastikoak egoera oso ezberdinetan eman daitezke, adibidez gasaren eta likidoaren arteko erlazioa oso txikia denean eta baita erlazio hori franko handia denean ere. Berez, aldagai garrantzitsuenak gasaren eta likidoaren bolumenak dira, ala ere arazoak sor daitezke gasaren indarra likidoarena baino handiagoa denean. Aldagai guzti hauek burbuilen presentzia arroka piroklastikoetan ere definitzen dute.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka piroklastikoak prozesu bolkanikoen ondorioz ehundura klastikoa sortzen dute, aktibitate bolkanikoetan material detritiko piroklastikoa asko sortzen da. Magmaren leherketen ondorioz sortutako klasto angeluarrei blokea deitzen zaie. Bi kasu eman daitezke: erupziotikan ateratako konposatuak airean solidifikatzea edo erupziotikan ateratako konposatuak solido eran ateratzea eta zati txikiagotan puskatzea.

Fragmentuaren tamaina Piroklastoa Tefra Arroka piroklastikoa
> 64 mm Blokea Aglomeratua Bretxa piroklastikoa
< 64 mm Lapilis Lapili tefra Lapili toba
< 2 mm Errautsa lodia Errautsa lodia Toba lodia
< 0.063 mm Errautsa arina Errautsa arina Toba arina
[7] Arroka Piroklastiko mota ezberdinak

Metatu gabe eta lehorrak dauden arroka piroklastikoek 0.4-0.7g/cm3 tarteko dentsitateak eduki ditzakete, bestalde hezeek eta metatuek 1g/cm3 ko dentsitatea edukitzera ailegatu daitezke. Ondorioz arroka mota honek tamaina oso ezberdinak eduki ditzake, µm-etatik metroetara.

Arroka piroklastikoak bi irizpideren bitartez sailkatu daitezke, arrokaren osagaien arabera edo pikorraren tamainuaren arabera. Osagai posibleak hiru dira: beira, kristala eta arroka ezberdinen zatiak. Tamainuak hiru taldetan banatzen dira: errautsa (<2mm), lapilli (2-64mm) eta sumendi bonbak (>64mm). Talde horietaz gain trantsizio-talde asko egon daitezke:Lapilli Tuff Breccia, Tuff, Lapilli Tuff,...

Sailkapena ez izan arren, kraterra era ezberdinetakoa izan daiteke arroka piroklastikoaren arabera. Partikula txikietatik datozenak estratosferaraino igo daitezke eta kraterretik urrundu. Partikula handietatik datozenak berriz, grabitateari esker, kraterraren inguruan geratzen dira eta sumendiaren konoa osatzen dute. Azkenik, tartekoek kono estratifikatuak osatzen dituzte.

Arroka piroklastikoen adibideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Toba: Erraz hautsi eta hauts bihur daitekeen arroka piroklastiko bigun porotsu arina da. Ez da nahastu behar antzeko egitura bai baina konposizio eta jatorri desberdina dituen tufa karbonatozko metakin porotsuarekin. Tobek jatorri bolkanikoa dute, eta errautsen, lapillien eta sumendi-lokatzen solidotzeaz eratzen dira. Aluminio, sodio eta potasio silikato konplexuz eratuak dira, eta eraikuntzan mortairua eta adreiluak egiteko erabiltzen dira; gai urragarri gisa eta katalizatzaileen euskarri gisa ere erabiltzen dira.

Pumita: Arroka porotsuak dira, disdira ez metalikoa du, pumitaren dentsitate txikiaren ondorioz uretan flotatzen du. Beirazko fibres osatuak daude, hau dela eta apar itxura dauka. Magmaren berotik oso denbora txikitan hozten denean sortzen dira pumitak ondorioz pumita izaera felsikoa edo azidoa du. Bere erabilera ezagunena garbiketa produktu bezala da, pomez harria bezala.

Igninbrita: Aktibitate bolkanikotik kanporatutako fluxu magmatikoaren sedimentuak dira. Igninbriten osagaiak errautsa, lapilli eta blokeak dira. Hiru osagaiak elkarren artean soldaduraren bidez loturik mantentzen dira. Arroka hauek tamainaren distribuzio irregularra izaten dute batzuk granu tamaina dute beste batzuk aldiz porotsu tamaina. Normalean igninbrita ehundura paraleloak dute beraien osagai bitroengatik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Plinian eruption 2018-10-19 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06 .
  2. (Ingelesez)  1883 eruption of Krakatoa 2018-11-03 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06 .
  3. (Ingelesez)  Phreatomagmatic eruption 2018-10-23 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06 .
  4. (Ingelesez)  Volcanic bomb 2018-10-18 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06 .
  5. (Ingelesez)  Country rock (geology) 2018-06-23 . Noiz kontsultatua: 2018-11-06 .
  6. (Gaztelaniaz)  glosarios@servidor-alicante.com (2015-08-13) «Rocas piroclásticas (Geología)» Glosarios especializados . Noiz kontsultatua: 2018-11-18 .
  7. (Gaztelaniaz)  «ROCAS PIROCLÁSTICAS» ATLAS DE ROCAS ÍGNEAS 2013-07-02 . Noiz kontsultatua: 2018-12-02 .

[1]

  1. (Gaztelaniaz)  «ROCAS PIROCLÁSTICAS» ATLAS DE ROCAS ÍGNEAS 2013-07-02 . Noiz kontsultatua: 2018-12-02 .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-https://petroignea.wordpress.com/tiposrocosos/clasificacion/rocas-piroclasticas/

-https://es.wikipedia.org/wiki/Piroclasto

-https://en.wikipedia.org/wiki/Tephra

-http://www.medellin.unal.edu.co/~rrodriguez/geologia/piroclasticas.htm

-https://www.rutageologica.cl/index.php?option=com_content&view=article&id=389&Itemid=90&limitstart=11

-https://glosarios.servidor-alicante.com/geologia/rocas-piroclasticas

-https://link.springer.com/article/10.1007/BF02596762