Edukira joan

Artur Balder

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artur Balder

Bizitza
JaiotzaValentzia, 1984ko abuztuaren 14a (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Espainia
BizilekuaMeatpacking District (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, idazlea, film-zuzendaria, historialaria, kazetaria, gidoilaria, autorea eta artista

IMDB: nm3470412 Twitter: ArturBalder Edit the value on Wikidata

Artur Balder (Alacant, 1984ko abuztuak 14) Ipar Amerikako[1][2] zinema-zuzendari eta idazlea da, jatorri espainiarrekoa.[3][4]

Teutoburgoko saga fikzio militarreko liburuen segidagatik da ezaguna. Erromatar Inperioan dago girotuta, Germania Magnarekin mugan izandako gerretan. Testuingurua hauek osatzen dute: Teutoburgoko oihaneko gudua, Germaniaren bigarren inbasioak eta Julio-Claudia dinastiak horren ondoren egin zuen kanpaina luzeak. Oraingoz, segida horretako lau liburu argitaratu ditu. Arminio keruskotarra heroi germaniarrari zuzendutako fikziozko lan luzeena eta zabalena da.[5]

Beste liburu-segida bat ere idatzi du, Widukinden kronikak, Viduquindo duke saxoi erreboltaria eta bere aurkari Karlomagno dituena ardatz. Zinema-zuzendaria ere bada, eta Little Spain auzoari buruzko ikerketen arduraduna. Dokumental batzuk egin ditu, non New York hiriko espainiar etorkinen historia lehen aldiz kontatzen den.[6][7]

Arte garaikideari buruz egin zuen dokumentala, Ciria pronounced thiria izenekoa, 2013ko maiatzean estreinatu zen New Yorkeko MoMAn, Telefónica multinazionalaren babesaz, eta 2013ko azaroan Berlingo Martin Gropius Bau zentroan.[6][7][8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Gallegos en otra "Little Spain".. El Faro de Vigo (kontsulta data: 2002-12-12).
  2. Interview with Artur Balder, director of Little Spain.. El Faro de Vigo (kontsulta data: 2002-12-12).
  3. Nueva York tuvo su Little Spain.. El País (kontsulta data: 2002-12-12).
  4. Documentary Brings Manhattan's Little Spain to big screen.. The Herald Tribune (kontsulta data: 2002-12-12).
  5. Artur Balder triunfa en la narrativa infantil y debuta en la histórica Spain.. El País (kontsulta data: 2002-12-12).
  6. 1 2 Little Spain florece en Nueva York. El País (kontsulta data: 2002-12-12).
  7. 1 2 Rostros conocidos en Nueva York York. El País (kontsulta data: 2002-12-12).
  8. Estreno en el Martin Gropius Bau, Berlin.. El Confidencial (kontsulta data: 2002-12-12).
  9. Art Berlin. Art Berlin (kontsulta data: 2002-12-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]