Arturo Armando Molina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arturo Armando Molina
Coronel Arturo Molina.png
Seal of the President of El Salvador.svg
36. El Salvadorko presidente

1972ko uztailaren 1a - 1977ko uztailaren 1a
Fidel Sánchez Hernández (en) Itzuli - Carlos Humberto Romero
Bizitza
JaiotzaSan Salvador1927ko abuztuaren 6a
Herrialdea El Salvador
Heriotza2021eko uztailaren 19a (93 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta militarra
Zerbitzu militarra
Adar militarraSalvadoran Army (en) Itzuli
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaNational Coalition Party (en) Itzuli

Arturo Armando Molina (San Salvador, 1927ko abuztuaren 6a - Kalifornia, 2021eko uztailaren 19a) El Salvadorko militar eta politikaria izan zen. 1972tik 1977ra herrialdeko presidentea izan zen.

1945 eta 1949 artean Akademia Militarrean ikasi zuen. Adiskidetze Nazionalerako Alderdiaren hautagaia izan zen 1972ko hauteskundeetan. Garailea izan zen, hauteskunde iruzurra leporatu zioten arren, eta presidente kargua hartu zuen 1972ko uztailaren 1ean. Azpiegitura-lanak egin zituen eta nekazaritza eraberritzen saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Talde ezkertiarren aurka borrokatu zen eta El Salvadorko Unibertsitatea militarki okupatzeko agindu zuen. 1975eko uztailean ikasleen sarraski bat gertatu zen manifestazio batean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
El Salvador
Artikulu hau El Salvadorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.