Edukira joan

Uribarri (Bilboko barrutia)

Koordenatuak: 43°16′04″N 2°55′23″W / 43.26778°N 2.92306°W / 43.26778; -2.92306
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko barrutiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uribarri (argipena)».

Uribarri (Bilboko barrutia)

Artxandako funikularra.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Auzoak Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri eta Zurbaran
Azalera 49,511 km²
Garaiera 1,17 m
Biztanleria 39.950 (2006)
Bilbo erdigunea
Uribarri (Bilboko barrutia) is located in Euskal Herria
Uribarri (Bilboko barrutia)
Uribarri (Bilboko barrutia)
Uribarri (Bilboko barrutia) is located in Bizkaia
Uribarri (Bilboko barrutia)
Uribarri (Bilboko barrutia)
Uribarri (Bilboko barrutia) is located in Bilbo
Uribarri (Bilboko barrutia)
Uribarri (Bilboko barrutia)
Koordenatuak: 43°16′04″N 2°55′23″W / 43.26778°N 2.92306°W / 43.26778; -2.92306

Uribarri Bilboko 2. barrutia da. Ibaizabal ibaiaren ekialdean eta Artxandako mendiaren magalean kokatuta dago. Mendebaldean Deustuko barrutiarekin, ekialdean Otxarkoaga-Txurdinaga barrutiarekin eta hegoaldean Begoña, Ibaiondo eta Abandorekin egiten du muga. Barrutiak guztira 495,11 hektareako azalera dauka, eta 39.950 biztanle (2005).

Hainbat auzotan banatzen da, Arabella, Castaños, Loruri, Matiko, Uribarri eta Zurbaran. Elkarrengandik desberdintasun handiekin. Begoñaibarran eremu lauak nagusi diren bitartean, Uribarri eta Zurbaranen maldak dira jaun eta jabe.

Biztanleriaren egitura ekonomikoari dagokionez ere, desberdintasunak oso handiak dira. Castaños edo Campo Volantineko gunea, burgesiaren zabalgune bezala garatu zen XIX. mendearen erdialde eta amaieran. Beste auzoak, Uribarri eta Zurbaran esaterako, langileriaren auzo bezala garatu ziren, Industri Iraultzarekin batera.

Horrela, gaur egun ere, Castañoseko biztanleen batez besteko errenta beste auzoen biztanleen errentaren oso gainetik dago.

Biztanleriaren bilakaera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Uribarriko biztanleria (1987-2005)

Uribarrik, bizkaieraz, "herri berria" esan nahi du. Barrutiaren gehiengoa ordoki batean dago, % 10-15eko plano inklinatu baten gainean, Artxanda mendiaren magalean, itsasadarraren ibarretik koska aldapatsuago batek bereizten duela. Bere lurrak Begoñako elizate zaharraren zati izan ziren. 1870. urtean, Bilboko udalerriak zati bat beretu zuen: Castaños, Campo Volantín eta Huertas de la Villa. Anexio osoa 1925ekoa da.

II. Errepublika garaian, 30eko hamarkadan, Artxandako magalean erdi-landa-eremua zegoen. Inguru horretan, Etxebarriako fabrikak "altzairu finak eta bereziak" fabrikatzen zituen" eta 1.300 langile inguru zituen. Horrez gain, Karmeldar Oinutsen komentu bat eta Loruriko eta Zurbaran auzoetako "etxe merkeen" kooperatibak zeuden. Hala ere, baserriak ziren nagusi garai hartan, izan ere, antzinako baserri asko barrutiko kaleen izen bihurtu dira gaur egun, hal nola: Trauko, Tutulu eta Larrazabal.[1]

50 eta 60. hamarkadetan sartu ahala, industrializazioarekin batera, barrutia ikaragarri hazi zen demografikoki, Bilboko periferiako beste etorkinen auzo proletarizatuen dinamikak jarraituz. Testuinguru horretan, diktadura frankistaren garaian, La Aneja parrokia leku erabilgarria bihurtu zen ez bakarrik auzoko fededun katolikoen komunitatearen erlijio-gurtzarako, baizik eta hainbat aitzakiatan deitutako gizarte-bileretarako ere. Gazteek ere eztabaida taldeak osatu zituzten, apaizek dinamizatuak. Bere baitan, laster hasi zen giza eskubideez hitz egiten, nagusi zen egoerarekin konparatuz. Horrez gain, diktadura garaian "Aurrera" euskal dantza folklorikoen taldea sortu zen Anejan. Horrez gain, Ekintza Katolikoko Langile Ermandadearen (HOAC) zentro bat zegoen ere. Hain zuzen ere, Valeriano Gómez Lavínek (HOACeko eta USOko militantea) gogoratzen duenez, "Bizkaiko Langile Batzorde Probintziala" izenekoa bilera batean sortu zen, eta bera ere bertan izan zen, 1962an HOAC de la Anejako lokaletan langile gune kristauen ekimenez. Batzorde hori etorkizuneko CCOO sindikatuaren germenetako bat izan zen. Klandestinitate zorrotzeko baldintzetan sortu zen, greben errepresio polizialaren eta enpresarialaren aurrean langileen erantzuna bateratu nahian.[2]

Uribarrik 35.942 biztanle ditu 2024ko datuen arabera. Horietatik 4.297 atzerritarrak dira, biztanleria totalaren %11,96a osatuz. Biztanleriaren batez besteko adinari dagokionez, 48,2 urtekoa da eta biztanleria-piramideari erreparatuta, zaharkitua dagoela esan daiteke:

Uribarriko biztanle-piramidea, Bilbao Ekintza (2024).

Bestalde, 2024ean zehar 192 jaiotza eta 448 heriotza izan ziren, beraz, hazkunde-begetatiboa negatiboa da. Hala ere, urte berdinean 737 pertsonako migrazio-saldo positiboa izan zen. Esan daiteke hortaz, gaur egun, biztanle-hazkundea immigrazioari esker sostengatzen dela oro har.[3]

Biztanleriaren aktibitateari dagokionez, 15.151 landunak dira, okupazio-sektore nabarmenena zerbitzuena delarik (12.703 lagunek egiten duten sektore horretan lan). [4]

XX. mendeko erdialdean garatutako hirigintza- eta industrializazio-fenomenoen ondorioak, gaur egun geografikoki agerizkoak diren desberdintasun sozioekonomikoetan ikusi daitezke. Batez besteko familia-errenta dagokoinez, desberdintasun ekonomiko nabarmenak daude Uribarrin. Alde batetik, errenta altuko bi auzo daude: Castaños (64.226€) eta Loruri (56.528€), kontrara Arabellan, 31.858€-koa da errenta. Uribarri, Zurbaran eta Matikoko auzoak 38.000-42.000€-ko tartean mugitzen dira, ibarretik gertu dauden auzoetatik urrun oraindik. Honek, desberdintasun sozioekonomiko nabarmenak sortzen ditu barrutiko beheko eta goiko aldeen artean: ibaitik gertu dagoen eta mendialdean dagoen zonaldeen artean alegia.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Pérez Pérez, José Antonio. (2007). BILBAO Y SUS BARRIOS: UNA MIRADA DESDE LA HISTORIA (Vol. 2). Bilbo: Bidebarrieta Kulturgunea, 13-46 or. ISBN 978-84-88714-97-8..
  2. (Gaztelaniaz) Alonso Olea, Eduardo José. (2008). «Uribarri entre dictadura y democracia: dinamismo y cambio social» Bilbao y sus barrios: una mirada desde la historia. Bilbo: Bilboko Udala, 101-138 or. ISBN 978-84-88714-94-7..
  3. «Bilbao.eus, Auzoak zifratan» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2025-03-11).
  4. «Bilbao.eus, Auzoak zifratan» www.bilbao.eus (kontsulta data: 2025-03-11).
  5. Eustat. «Renta familiar media de la C.A. de Euskadi por barrio de residencia de las capitales, según tipo de renta (euros). 2021» www.eustat.eus (kontsulta data: 2025-03-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo