Artzabal baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artzabal baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Artzabal baserria.jpg
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Usurbil
Koordenatuak 43° 16′ 20″ N, 2° 02′ 54″ W / 43.2721937194°N,2.04824947574°W / 43.2721937194; -2.04824947574Koordenatuak: 43° 16′ 20″ N, 2° 02′ 54″ W / 43.2721937194°N,2.04824947574°W / 43.2721937194; -2.04824947574
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVIII. mendea -
Ondarea
EJren ondarea 29

Artzabal Usurbilen dagoen baserria da, Elizaldeko hirigunean.

2006ko apirilaren 3an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurri ertaineko eta oinplano laukizuzeneko eraikin barrokoa da. Bi solairu eta ganbara ditu, hiru isurkiko zurezko estalkia eta bizkarra, fatxada nagusiarekiko elkarzuta, hego-ekialdera orientatua. Hareharrizko harlandu-eskantzuak ditu.

Fatxada horren beheko solairua harri-hormez egina dago, eta hego-mendebaldean karrerape irekia du. Karrerape honen erdian, sekzio zilindrikoko harrizko zutabeak zurezko baoa lehen solairutik zurkaizten du. Erdian, harlanduz inguratutako bao ateburuduna, eraikineko sarrera nagusia da. Bao horren eskuinean, lehioburudun leihoa eta inguratua ere aurkitzen dugu, hau ere harlanduz egina dago. Lehen solairuan, zurezko balkoi luzea solibek eusten dute. Lehen solairu honetako fatxada zurezko otaesizkoa da, eta bertako baoak adreilu zeramikoz bete dituzte. Ganbarako hormapikoa erabat zabalik dago. Bertatik irteten dira teilatu-hegal handia eusten duten besoak. Hego-mendebaldeko fatxadaren azalera osoa harri-horma zarpeatuz egina dago. Bere hegoaldeko zatia, atari irekiko zonari dagokiona, hareharrizko harlanduz egina dago. Bertara, harlanduzko bao ateburudun inguratuan barrena helduko gara. Bao horren gainean, harlanduz ere inguratuta dagoen leiho bat aurkituko dugu.

Ipar-ekialdeko fatxada ere harri-hormazkoa da, eta beheko eta lehen solairuetan harlanduz inguratutako zenbait bao dintelatu ditu. Ipar-mendebaldeko fatxada (atzealdea) harri-hormez egina dago —lehen solairuan dagoen sarrerako ate handi zahar baten baoa izan ezik— eta harlanduzko eskantzuak ditu.

Baserri honetako barne-armadura pieza bakarreko bederatzi pilarek eusten dute. Pilare hauek habeak, gapirioak eta aho-ziriketan mihiztatutako besoak eusten dituzte. Lehen solairuko azaleraren laurdena, ipar-mendebaldean, zementu-forjazkoa da. Zati honetan bertan eta zona berean ez du ganbararik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Artzabal baserria