Astazaldi
Itxura
(«Gapirio» orritik birbideratua)

Astazaldia[1] edo gapirioa teilatuari malda ematen dioten solibetako bakoitza da, binaka jartzen direnak bi isuriko teilatuetan.[2] Haren gainean latak eta teilak ipintzen dira.[3]
Zenbait lekutan zentzu zabalagoa ere ematen zaio, etxearen teilatuko hegal osoari horrela esanez.[4]
Gapirio hitzaren jatorria capreus (ahuntza) latina da.[5] Aldaerak: kapirio, kapiloi, gapio, gapiru, kapilio, kapeiru, kapillu, kapiron, kapilon, kapiru, kaprio, kapirixo...[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «astazaldi» Gaurko hitza (kontsulta data: 2019-04-12).
- ↑ «Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» ehu.eus (kontsulta data: 2019-04-12).
- ↑ «Lata | Construpedia, enciclopedia construcción» www.construmatica.com (kontsulta data: 2019-04-12).
- ↑ «Arratiako Udalen Mankomunitatea - kapiloi» www.arratia.net (kontsulta data: 2019-04-12).
- ↑ «cabrio» The Free Dictionary (kontsulta data: 2019-04-12).
- ↑ «gapirio - Orotariko Euskal Hiztegia bilaketa» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2019-04-12).