Arveduiren Aldarrikapena

Wikipedia, Entziklopedia askea

Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna eleberriaren eranskinetan, Arveduiren Aldarrikapena, Arthedaingo errege honek, Gondorreko tronua hartzeko egin zuen eskakizunari deritzo, une horretan, Gondor erregerik gabe baitzegoen, Ondoher Kanpamenduko guduan hil ondoren, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1944. urtean.

Arthedaingo errege zen Arveduik, Ondoher erregearen alaba zen Firielekin ezkondua zegoena, Gondorreko tronua aldarrikatu zuen, Isildurren oinordeko legitimoa izateagatik.

Pelendur seneskalak, erresuma gobernatzen ari zenak, Gondorreko Kontseilua bildu zuen, aldarrikapenari buruz erabakitzeko. Pelendur bera, aldarrikapenaren aurka zegoen, Gondorreko tronua, Meneldilen oinordekoei zegokiela uste baitzuen, Anarionen semea, Isildurrek, Rivendelera abiatu aurretik, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2. urtean, tronua utzi ziona. Arvedui, erregearen alabarekin ezkondua egotea ez zuen nahikotzat jo, Gondorreko ohiturek, emakumezkoak erregina bihurtzea galerazten baitzuten.

Arveduik, bi erresumak, Elendilen heredentzia zirela argudiatu zuen. Isildurrek Gondorreko erregetzari uko egin ez ziola mantendu zuen, eta soilik, Meneldil karguan utzi zuela, erresuma zatituta mantentzerik ez baitzuen pentsatzen, eta, beraz, berak, Arveduik, eskubidea zuen, Isildurren odolekoa izanagatik. Gainera "antzinako Numenorren, erregetza, seme-alaba nagusiarengana, mutila ala neska izan pasatzen zela" argudiatu zuen (Eraztunen Jauna, A Eranskina) (Aldarionek aldarrikatutako legeak zioen bezala, bere oinordekoa, bere alaba Ankalimë izan zedin), eta, horrek jarraitu ez bazuen ere, erresumek erbestean izan zituzten gatzaken ondorioz, ezin zirela kanpoan utzi Numenorreko lege eta ohiturak.

Bidezko aldarrikapen honi, Gondorreko kontseiluak, Eärnil kapitainak errege odola zuela erantzun zion, Siriondilen semea baitzen, Kalimmazilen semea, Arziryasen semea, Narmazil II.aren anaia, hau da, Telumehtar-Umbardazilen iloba-biloba. Arvedui ez zen gehiago tematu, Iparraldean, Nazgûlen Jaunaren erasoekin arazo handiak baitzeuden, eta Gondorreko Dunedainak, euren odola oraindik gehiago nahastuko ote zen beldur ziren, horrela, Senideen arteko Borroka bezalako gatazkak gertatuz. Eta, beraz, Eguzkiaren Hirugarren Aroko 1945. urtean, Gondorreko errege berri bezala, Eärnil II.a izendatu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]