Arzak since 1897

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arzak since 1897
Jatorria
Argitaratze-data2020
IzenburuaArzak since 1897
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm dokumentala
Iraupena70 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Donostia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Asier Altuna
Gidoigilea(k)Asier Altuna
Ekoizpena
Konpainia ekoizleaBainet Media
Argumentu nagusiaArzak

IMDB: tt13087552 Filmaffinity: 217803 Edit the value on Wikidata

Arzak since 1897 2020. urtean Asier Altunak zuzendutako film dokumentala da.

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mende bat baino gehiago pasatu da Arzak jatetxea sortu zenetik: 1897. urtea zen, eta Donostiako Mirakruzen ireki zuten. Geroztik, milaka pasarte bizi izan dituzte bertan Juan Mari Arzak eta Elena Arzak sukaldariek.

Historian eta ehun urte baino gehiagoko lan prozesuan ez ezik, orainean eta etorkizunean egin du azpimarra dokumentalaren zuzendariak, erreleboan, Juan Mari lehen lerrotik erretiratzear baitago. Horrenbestez, hurrengo belaunaldiaren esku geldituko da jatetxea: Elenaren gidaritzapean, hain zuzen ere.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arzak, iragana eta etorkizuna» Berria 2020-10-03 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.