As-Samu
Itxura
As-Samu | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Hebrongo Gobernazioa |
Izen ofiziala | السموع |
Posta kodea | 797 |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°24′03″N 35°04′02″E / 31.4008°N 35.0671°E |
Azalera | 13,8 km² |
Altuera | 696 m |
Demografia | |
Biztanleria | 26.011 |
Dentsitatea | 1.885 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 |
As Samu' edo es-Samu' (arabieraz السموع) Hebrongo Gobernazioan (Zisjordania, Palestina) dagoen herri bat da. Hebron hiritik 12 kilometrora dago hegoaldean, eta Jerusalemetik 60 kilometrora hego-mendebaldean. 2017an 26.011 biztanle zituen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]As-Samu' tell batean eraikita dago. Tell hark Eshtemoarekin (hainbat iturri historikotan aipatutako hiri judu zahar batekin) loturak ditu.
1971n, K. A. 8. eta 9. mendeetako bost buztin-pote aurkitu ziren As-Samu'-n, hebreera zaharrak erabiltzen zuen alfabetoarekin idatzitako inskripzioekin.
Aro Klasikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]K. O. 4. mendean, Eusebio Zesareakoak Eshtemoa "herri judu handi" gisa deskribatu zuen.