Hebron
Hebron / Al-Khalil الخليل חֶבְרוֹן | ||
---|---|---|
hiria | ||
Erdigunea ![]() | ||
| ||
Administrazioa | ||
Herrialdea | ![]() | |
Gobernazioa | Hebron | |
Alkatea | Khaled Osaily | |
Izen ofiziala | חֶבְרוֹן الخليل | |
Jatorrizko izena | الخليل חֶבְרוֹן | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 31°32′06″N 35°05′55″E / 31.535°N 35.0986°E | |
![]() | ||
Azalera | 74.102 km² | |
Altuera | 930 | |
Demografia | ||
Biztanleria | 215.452 (2016) | |
Dentsitatea | 2.907,51 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Hiri senidetuak | Saint-Pierre-des-Corps | |
http://www.hebron-city.ps/ www.hebron-city.ps |
Hebron edo Al-Khalil[1] (arabieraz: الخليل al-Ḫalīl; hebreeraz: חֶבְרוֹן) Zisjordaniako hiririk populatuena da. 2007an 163.000 biztanle inguru zituen[2]. 1993ko Osloko Hitzarmenaz geroztik Palestinaren menpe dagoen hiria da.
Patriarken hilerria duenez, judaismoaren bigarren hiririk santuena da eta haren erdigunean 500 kolono judu inguru bizi dira 150.000 palestinarren inguruan. Hebron hiri santua da musulmanentzat, juduentzat eta kristatuentzat. Haien arabera, hirian, Makpelako haitzuloan daude lurperatuta Abraham, haren emazte Sara, Isaak eta Jakob semeak, Isaaken emazte Rebeka, eta Jakoben emazte Leah. Haitzuloaren gainean, Ibrahimi meskita dago egun. Hebrongo hiria ezaguna da kale mehar bihurgunetsuengatik, harrizko etxeengatik, eta merkatuengatik. Egun Israelgo eta Palestinako gudarosteen kontrolpean dago. Juduak bizi diren alderdia Israelgo gudarosteak zainduta dago.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskualdeko eta munduko hiririk zaharrenetarikoa da: K.a. IV. milurtekoan kanaandarrak bizi ziren, eta hiria haien erresumako hiriburua izan zen. Biblian Hebrongo erresuma aipatzen da K.a. XVIII. mendean.
Dabid erregea Hebronen izendatu zuten Israelgo erregea, eta Jerusalem eskuratu arte, Israelgo erresumako hiriburua izan zen.
Greziak menderatu zuen, eta Erromak gero. Bizantziar Inperioaren mende gelditu zen gero, eta Justiniano enperadoreak eliza kristau bat eraikiarazi zuen Abraham hilobiratuta dagoen haitzuloan, baina persiarrek suntsitu zuten. 638an musulmanek okupatu zuten, eta lehengo eliza kristaua meskita bilakarazi zuten.
1967. urtean, Sei Eguneko Gerraren ondoren, Hebron Israelen mendean geratu zen, eta 1971n judu-herri bat, Qiryat Arba, sortu zuten Hebronen ekialdean. 1994ko otsailaren 25ean, Baruch Goldstein kolono juduak 29 palestinar tirokatu zituen Ibrahimi meskitan otoitzean ari ziren bitartean. 1997. urtean oso istilu larriak izan ziren, harik eta Israelgo gudarosteak Hebron hartu zuen arte, iskanbilak kontrolatzeko asmoz.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
palaes
izeneko erreferentziarako
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau Palestinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |