Asha Bhosle
Asha Bhosle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sangli (en) , 1933ko irailaren 8a (91 urte) |
Herrialdea | Britainiar Raj India |
Familia | |
Aita | Deenanath Mangeshkar |
Ezkontidea(k) | Rahul Dev Burman (en) (1980 - 1994) |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Balmohan Vidyamandir (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria, gitarra-jotzailea, musikagilea, zinema aktorea eta singer (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | filmi music (en) Hindustani classical music (en) world musica Indian classical music (en) Indian folk music (en) Indian rock (en) ghazal (en) qawwali (en) bhajan (en) pop musika |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | hinduismoa |
ashabhosle.com | |
|
Asha Bhosle (devanagariz: |आशा भोंसले; Sangli, Britainiar India, 1933ko irailaren 8a), Ashaji izenaz ezagunagoa, indiar abeslaria da. Batez ere filmetarako kantak abestu ditu, Indiako hizkuntza guztietan, bai eta errusieraz eta malaysieraz ere. Hamar urterekin abestu zuen lehena, Majha Bal filmerako. Lan ugari grabatu ditu, batzuk bakarka eta beste batzuk Alaap taldearekin, Indian rap act Baba Sehgal taldearekin eta Boy George abeslari britainiarrarekin. Ospe handia eman diote abesti geldoen leuntasunak eta erraztasunak (Umrao Jaan filma da horren erakusgarri), baina pop musika egin du batez ere. 1993an, 60 urte bete zituela ospatzeko, Indiako EMI diskoetxeak Asha Bhosleren bi kanta-bilduma argitaratu zituen, The Golden Collection Memorable Ghazals eta The Golden Collection: The Ever Versatile Asha Bhosle.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]