Ashbourne (Meath konderria)

Koordenatuak: 53°30′44″N 6°23′54″W / 53.512296°N 6.398335°W / 53.512296; -6.398335
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashbourne
Kildegan
Cill Dhéagláin
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Irlandako Errepublika
Herrialdea
Lurralde Historikoa
Konderria
Irlandako Errepublika
Leinster
Meatheko konderria
Posta kodeaMH
Geografia
Koordenatuak53°30′44″N 6°23′54″W / 53.512296°N 6.398335°W / 53.512296; -6.398335
Map
Altuera73 m
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
http://www.meath.ie www.meath.ie

Ashbourne edo Kildegan(irlanderaz Cill Dhéagláin) Irlandako Errepublikako Meatheko konderrian kokatzen den hiria da. 1970 arte 400 biztanletako herri txikia zen, baina Dublindik 20 kilometro eskasera egoterakoan hazkunde izugarria izan du.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ashbourne historikoki Kildegan edo Killeglan izenez ezagutu izan da eta hau irlanderazko Cill Dhéagláin izenetik dator, zeinak "Déaglánen eliza" esan nahi duen. Déaglán kristautasunaren hasierako irlandar santua izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indusketa arkeologikoek erakutsi dute Neolito garaian jadaniki populatua zegoela eremu hau.

XII mendearen bukaeran Hugh de Lacyk hainbat dorretxe eraiki zituen irlandarrak kontrolpean izateko eta lurrak bere ofizialen artean banatu zituen. Hainbat familia aberats garatu ziren baina Oliver Cromwellek XVII mendean lurrak kendu zizkien guztiei. Bere seme Henry Cromwellek Killeglaneko gaztelutik kontrolatu zituen lur hauek.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala XX mendean izugarrizko hazkundea izan zuen, 1970ko 400 biztanletatik gaur egungo 14.000 pasatxora pasa zelarik. Populazioaren %12a atzerritarra da, gehienak Erresuma Batutik, Lituaniatik eta Poloniatik etorriak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]