Meath konderria

Wikipedia(e)tik
Meatheko konderria» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Meath konderria
County Meath
Contae na Mí
Erresuma Batuko konderria
Bandera Armarria
Hiriburua Navan
Estatua
Probintzia
 Irlandako Errepublika
 Leinster
Geografia
 -  Guztira 2,342 km2
Biztanleria
 -  zenbatespena 184.135 bizt.
Webgunea
Webgunea

Meath konderria (gaeleraz Contae na Mí) Irlandako ekialdean dago kokatuta, Leinsterreko probintzian. 2.342 km2-ko azalera dauka eta 184.135 biztanle zituen 2011an. Leinsterreko bigarren konderri handiena da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konderriaren ezizena The Royal County ("Erret konderria") da, izan ere bertan bizi izan baitziren Irlandako aintzinako erregeak, Tarako muinoan hain zuzen ere. Irlandaren erdialdeko eskualdean kokaturik dago eta bertan izan zen Meatheko Erresumaren ekialdea hartzen du. Meath hitzak "erdikoa" esan nahi du. Erresuma horrek Westmeatheko konderria ere hartzen zuen, baita inguruko konderrietako lur ugari ere. Dena den aintzinagotik populatua izan da konderria, bertan baitago UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu duen K.a. 5000 urteko Brú na Bóinne hilobi megalitikoa.

Hiriak eta herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Navan/An Uaimh dauka hiriburu eta herri nagusia (28.158), hiriburu historikoa Trim bada ere. Rath Cairn/Rathcarne herria Gaeltachteko udalerria da, Conamaratik hara bizitzera joandako pertsonei esker.

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru dira Meatheko konderriko hiriak, historikoki garrantzitsuak izan direnak hain zuzen ere.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken urteetan hainbat herrik hazkunde demografiko handia ezagutu dute Dublinekiko gertutasunagatik.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abeltzaintza eta nekazaritzan oinarrituriko ekonomia izan du Meatheko konderria, bi jarduera hauek indar handia izan baitute. Irlandako konderrien artean patata ekoizle handiena da baina txahala, garagarra, esnea eta garia ere ekoizten ditu.

Bigarren jarduera garrantzitsua meagintza da. Navan ondoko Tarako zink meategiak Europa mailan aurrenak izan dira ekoizpenean.

Gaur egun ordea Dublinen lan egiten duen jendearen proportzioa nabarmen igo da, eta konderriaren mugan dauden herriak Lo-hiri bihurtu dira.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsona ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joko gaelikoak dira nagusi, bereziki futbol gaelikoa, izan ere konderriko Meath GAA taldeak zazpina aldiz irabazi baititu All-Ireland Senior Football Championship txapelketa nagusia eta Liga.

Navan R.F.C. errugby talde indartsua izan zen 60. hamarkadan, baina orain hirugarren mailan ari da.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meath konderria Aldatu lotura Wikidatan


Koordenatuak: 53° 40′ N, 6° 40′ W / 53.667°N,6.667°W / 53.667; -6.667