Ashildr

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ashildr
Whoniverse (en) Itzuli
Argitalpena
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Datu biografikoak
Jaiotza, IX. mendea
Sexuaemakumezkoa
Bestelakoak
Superbotereahilezkortasun
EtsaiakDoktorea

Ashildr Einarrsdottir edota Me (euskaraz: «Ni») Doctor Who zientzia fikziozko telesail britainiarreko pertsonaia bat da, Maisie Williamsek antzeztu zuena[1]. Hamabigarren Doktorearen antagonista da.

Pertsonaiaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Steven Moffat ekoizle exekutiboak esan zuen Maisie Williams telesailean sartzea nahi izan zuela eta Williamsek ere Doctor Who telesaileko parte izan nahi zuen. "The Girl Who Died" atalean agertu zen lehenengo aldiz eta Doktoreak betirako bizitza eman zion. Horrek pertsonaiaren psikologiari eragin zion eta ordutik Doktorearen antagonista bihurtu zen. Tarteka agertu zen Doktorearen bizitza lerroan eta bien arteko harremana desberdina izan zen aldiro[2].

Istorioa zabalik gelditu bazen ere Maisie Williamsek esan du ez duela telesailera itzultzeko asmorik eta eskaintzarik ere ez duela izan[3].

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

"The Girl Who Died" (2015) atalean Doktorea eta Clara laguntzailean bikingoen herrixka batean azaldu ziren, IX. mendean. Mire arraza estralurtarrak herrixka inbaditua zeukan eta Ashildr neskatilak gerra deklaratu zien. Doktorearen laguntzaz Mire soldadu baten kaskoa erabiliz ilusio bat sortzen du eta estralurtarrak garaitzen ditu, baina harentzako gehiegizko jarduera izan da eta bihotzekoak emanda hiltzen da. Clarak Doktoreari eskatzen dio piztu dezala eta Mire teknologia duen txartel bat erabiliz piztu egiten da, baina hilezkorra bihurtzen da[4]. Herrixkatik alde egin aurretik bigarren txartel bat ematen dio, inoiz norbait ezagutzen badu harekin erabiltzeko.

"The Woman Who Lived" (2015) atalean aurkitzen du hurrengo. 1651. urteko Ingalaterran bidelapur ari da eta Lady Me ("Ni") izena darabil. 800 urtetan jende ugari ezagutu du eta gertakari asko izan ditu eta konturatu da axola zaion bakarra bere burua dela, hortik "Me" izena. Leandro izeneko lehoitar arrazako izaki baten kidea da eta "Jade begiak" izeneko amuletoa lapurtu nahi dute atari bat ireki eta galaxietan zehar elkarrekin bidaiatzeko. Horretarako Sam Swift the Quick bidelapurra hil beharra dute eta haren odolaz baliatu ataria irekitzeko. Azken unean Leandrok traizioa egingo dio eta Me-k bigarren txartela erabiliko du Sam bidelapurra pizteko eta ataria ixteko.

"Face the Raven" (2015) atalean XXI. mendeko Londresen aurkituko du Ashildr. Magiaz ezkutaturik dagoen kale batean bizi da eta bertan errefuxiatu estralurtarrak zaintzen ditu[5]. Legeak zorrotzak dira eta delitua heriotzarekin ordaintzen da. Erroi batek hiltzen du gaizkilea. Rigsy izeneko kondenatu bat ezagutuko dute Doktoreak eta Clarak eta haren heriotza programatua ekiditeko amarru gisa Clarak bereganatuko du heriotzaren kontagailua. Hori jakin gabe Ashildrrak Rigsy barkatuko du, baina Clarak tratuaren baldintzak aldatu ditu haren kontagailua bereganatzerakoan eta Erroiak Clara hilko du.

Doktoreak Clararen heriotza ezin onartu eta denboran atzera eginez erroiak Clara hilko duen azken unera joango da eta taupada baten faltan dagoela Clara TARDISean sartu eta ihes egingo du Gallifreyra, Denboren Jaunek duten teknologiak Clara piztuko duen esperantzaz. Clarak ez du pultsorik, denboran izoztua dagoelako, baina bizi balitz bezala aurkitzen da. Denboraren Jaunek Clara dagokion tokira itzultzera behartuko dute eta Doktoreak ihes egingo du Clararekin batera unibertsoaren amaierara.

Aurrez "Heaven Sent" (2015) atalean Doktoreak Davrosen profezia baten berri izango du; "Hibridoak Gallifrey suntsituko du" eta Doktoreak uste du Ashildr dela hibrido hori, erdi gizakia, erdi denboraren jauna. "Hell Bent" (2015) atalean Unibertsoa desagertzear dagoen une hartan Ashildr aurkituko du. Hizketan arituko dira ea nor den benetako hibridoa[6] eta Doktoreak esaten dio Clara bere garaira itzuliko duela eta oroitzapen guztiak ezabatuko dizkiola. TARDIS barruan dagoen Clarak entzun egiten du eta amarru bat eginez Doktoreari kentzen dizkio harekin izandako abentura guztien oroitzapenak. Clarak eta Ashildrrak TARDIS berriago batean alde egingo dute[4]. Hilezkorrak diren bi emakume dira eta TARDISa Gallifreyra eramango dutela diote, baina bide ahalik eta luzeena jarraituz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Maisie Williams es la estrella de la nueva promo de 'Doctor Who'» eCartelera (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  2. (Ingelesez) «Maisie Williams» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  3. (Gaztelaniaz) SensaCine. (2016-02-29). «'Doctor Who': Maisie Williams descarta que su personaje vuelva a la serie» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  4. a b (Ingelesez) «Ashildr» Tardis (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  5. (Ingelesez) «BBC One - Doctor Who, Series 9, Face the Raven, Looking back on Face the Raven - Face the Raven» BBC (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).
  6. (Gaztelaniaz) «El Híbrido» Doctor Who Wiki (Noiz kontsultatua: 2023-10-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]