Asier Barrenetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asier Barrenetxea
Bizitza
Jaiotza Bilbo1983ko azaroaren 11 (37 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Aita Iñaki Barrenetxea Espiga
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak txirrindularia

Asier Barrenetxea Giraldez (Bilbo, 1983ko azaroaren 11), mendiko bizikletako txirrindulari ohia da. Txirrindularitzarekin lotuta dagoen familia batekoa da. Bere aita, Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria izan zen eta bere anaia, Iñaki Barrenetxea, errepideko txirrindulari profesionala izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asier, Bilbon jaio zen 1983ko azaroaren 11an. Bere aurtzaroa, bere anaia, Iñaki-ren garaipenak eta sariak ikusten pasa zuen, eta txirrindularia izateko irrika izan zuen, goiz. Txikitatik, Gorlizko pinudian gogor entrenatzen zuen eta 1995. urtean, errepidean hasi zen S.C. Casco Viejoko eskolan. Junior mailan mendira pasa zen, Gorlizko Busto Mendibike taldean. Bere familia Gorliz herrian pasatzen zituen udak eta horrela ezagutu zuen taldea eta, 1999. urtean Antton taldekidea. Antton Asierrekin igo zuen Andraka auzora Lemoiztik eta txirrindularia izateko balio zuela esan zion. Hark eskeini zion Mendibikeko maillot eta coulotte zaharrak, mendian hasteko. Urte hartan bertan, Lemoizen bere mendiko lehen lasterketa irabazi zuen. 2000. urtean, junior mailako lehen urtean, lehenengo hamarren artean egotea lortu zuen behin baino gehiagotan, eta Elorrioko klasikoan, 9. hamaitu zuen. Baina bere urterik honenak etortzeko zeuden. 2001. urtean sailkapen nagusietako podiumetan murgildu zen eta Euskal Herritik kanpora podiumera igotzea ere lortu zuen. 2002. urtean, lexionatuta egon zen harren postu onak lortu zituen Bizkaian, Araban eta Euskadin. Handik aurrera, unibertsitateko ikasketetak aurretik jarri zituen eta lorpen gutxiago izan zituen. Hala ere, unibertsitateko txapelketa irabazi zuen, 2004. urtean.

Txikitatik txirrindularitza lasterketen antolaketetan murgilduta egon da, baita ere. Lehenengo, Bilboko Aste Nagusiko Kriteriumean, Gorlizko lasterketan eta nagusia zenean, bere anaiarekin, Birako antolaketan egon zen, eta baita, Txirringaeskolan elkartean. Azkeneko elkarte honetako bozeramailea izan zen, eta Bizkaia Irratian zein ETB telebistan elkarrizketak egin zituen.

Bizikletaz aparte, mendia maite izan du beti eta europako mendi altuenetan ere izan da. Deustuko menditarrak elkartean izan da, urte askotan.

2009-2010 denboraldian, atletismoarekin frogatu zuen. 60m, 200m eta 400m-ko distantzietan lehiatu zuen poztu honak lortuz.

WOTZI[aldatu | aldatu iturburu kodea]

WOTZI poriektua. Mont Maduit (4465m)

2013. urtean, Banesto Fundazioako YUZZ programan sartu zen. Hainbat proiekturen artean, 60 geratu ziren eta elkarrizketa pertsonalaren ostean 20 geratu ziren. Asierren proiektua azkenengo 20-en artean autatua izan zen. Bere proiektua mendiko ibilbideen street view-a egitea zen. Eta proiektuaren izena WOTZI da. Izena Web Otzi-tik dator. Otzi, alpeetan, 3200 metrora, aurkitu zen momia da. Web orria mendizaleen espirituan oinarritzen da. Facebook[1]-en ere, bere orria dauka eta mendien argazkiak ikus daitezke. Krisia zela eta ez zuen dirurik aurkitu proiektua gauzatzeko eta bere kabuz proiektuarekin jarraitu zuen argazkiak igotzen, batez ere. 2020. urtean, 500 mendi baino gehiago ditu eta guztietan argazki bat edo bi jartzen jarraitzen du. 2021. urtean, Instagram[2] orrialde bat egin zuen.

Beste proiektu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izaera ausartak Arctic Guide Service empresan lan egitera eraman zion, 2014. urtean, artikoan. Bere autoan, Bilbotik atera eta europa osoa gurutzatu ondoren, Noruega iparraldera ailegatu zen, Tromso hirira. Han, udako denboraldiko gida izan zen. Lanean, elur-oreinak ikustera eramaten zituen turistak, edota fiordoak, lakuak eta museoak bisitatzera.

2016ean, Bilboko itsas museoan lanean zebilela, itsasoari buruzko interesa piztu zitzaion eta irailean, Atyla

Asier Barrenetxea Atyla itsasuntzian, Itsas Beltza gurutzatzen.

itsasuntzian itsas beltza gurutzatu zuen. Tall Ship Regata deritzon lasterketan parte hartu zuen beste itsasuntzien kontra (Errusia, Bulgaria eta Errumaniako armaden itsasuntzien kontra adibidez). Bost egunez izan zen Atylan izurdeak eta Ukraniar kosta ikusten.

2019. urtean, zinema industrian murgildu zen. "La linea Invisible" (Movistar)telesailean hasi zen eta, laster, iragarkietan eta filmetan lan egin zuen lan desberdinak eginez. Horren eredu dira, Athleticken San Miguel iragarkia, 40 taupada (EITB) dokumentala edota Ane (filma), adibidez.

Covid19[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailean MAN ekitaldi munduala Bilbon ospatu zen eta Asierrek bertan lan egin zuen, BEC aretoan eta baita aireportuan mundu guztiko bezeroekin. Martxoaren lehenengo astean, sukarra zela eta Osakidetzara deitu zuen, behin baino gehiagotan, Covid19 zeukala esaten. Medikuek diagnostikoan erratu ziren eta bere aita eta ama kutxatu zituen. Aita hil egin zen eta Asier Long Covid deritzona izan zuen. Urte terdi inguru geroago tratamenduan segitzen du.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lemoizko Saria.

2001[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskadiko txapelketa: 5a.
  • Bizkaiko txapelketa: 5a.
  • Gatzaga Buradon: 5a.

2003[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Burgosko mendi bizikleta txapelketa: 3a.
  • Bizkaiko txapelketa: 5a.

2004[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EHU-ko txapelketa.

2005[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • EHU-ko txapelketa: 2a.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Busto Mendibike (2000-2003).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Log into Facebook» Facebook Noiz kontsultatua: 2021-07-12.
  2. «Login • Instagram» www.instagram.com Noiz kontsultatua: 2021-07-12.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]