Hiru Erregeen Mahaia
Hiru Erregeen Mahaia | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 2.446 m |
Prominentzia | 392 m |
Geografia | |
Koordenatuak | 42° 55′ 13″ N, 0° 44′ 34″ W / 42.9204°N,0.7428°WKoordenatuak: 42° 55′ 13″ N, 0° 44′ 34″ W / 42.9204°N,0.7428°W |
Herrialdea | ![]() |
Mendikatea | Larrako Mendigunea |
Estatu burujabea | Espainia |
Estatu burujabe | ![]() |
Autonomia | ![]() |
Udalerria | Erronkari |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Belagoatik |
Luberri | Luberri |
Hiru Erregeen Mahaia Euskal Herriko mendirik garaiena da (2.438 metro)[1], gailurrean Euskal Herriaren, Bearnoren eta Aragoiren artean muga egiten duena, Pirinioetan kokatua, Erronkariko ibarraren (Zangozako merindadea) ipar-ekialdean. Halaber, Hego Euskal Herrian ekialderen dagoen puntua da (Eskiula ekialderago baina Ipar Euskal Herrian baitago).
Gailurretik Atxerito iboiaren ikuspegi ezin hobea dago.
Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erronkarieraz Iror Erregeen Maia deritzo, gaztelaniaz Mesa de los Tres Reyes, aragoieraz Meseta d'os Tres Reis, okzitanieraz Tabla d'eths Tros Rouyes eta frantsesez Table des Trois Rois.
Hizkuntza guztietan hiru erregeak aipatzen dira. Diotenez mendiaren izenak Nafarroako, Aragoiko eta Frantziako erregeei egiten die erreferentzia, aitzinako erresuma horien mugak bertan elkartzen baitziren. Teorian, posible zen hiru erregeak mendiaren gailurrean elkartu eta estatu-arazoez mintzatzea, nor bere erreinutik atera gabe. Bestalde, "mahai" hitzak, berriz, gailurreko gune laua adierazten du.
Zenbaiten ustez, ordea, mendiaren izenak ez du zerikusirik erregeekin eta gaskoierazko era tabla d'eths tros rois hartzen dute jatorrizko izentzat, "gune soilduen mendia" adieraziz[2].
Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Belagoako aterpetxetik (Erronkari): 10 orduko joan-etorria.
- Linzako aterpetxetik (Ansó): 8 orduko joan-etorria.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Gaztelaniaz) Nacional, Instituto Geográfico. «Instituto Geográfico Nacional» Geoportal oficial del Instituto Geográfico Nacional de España Noiz kontsultatua: 2019-06-06.
- ↑ (Gaztelaniaz) Urrutia, Javi. «Hiru Erregeen Mahaia (2.446 m)» https://www.mendikat.net Noiz kontsultatua: 2019-11-15.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia luberri.net webgunea.
- «Hiru Erregeen Mahaia», Hiru Erregeen Mahaia Euskal-Herria.org webgunea.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |