Aneto
| Aneto | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 3.404 m |
| Prominentzia | 2.812 m |
| Mota | mendia, main peak (en) |
| Isolamendu topografikoa | 507,1 km 507 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°37′52″N 0°39′24″E / 42.630992°N 0.656686°E |
| Honen parte da | Maladetako mendigunea |
| Mendikatea | Pirinioak |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Benasque-Benás |
| Mendizaletasuna | |
| Lehen igoera | 1842ko uztailaren 20an Albert de Franqueville, Platon de Tchihatcheff, Pierre Sanio, Pierre Redonnet, Jean Sors eta Bernard Arrazau mendizaleek egina |
| Ohiko bidea | Renclusako aterpetxetik atera, Anetoko glaziarra igaro eta iparraldeko aurpegitik gorantz doana |
| Luberri | Luberri |
| Geologia | |
| Material nagusia | Granito |
Aneto[1] Pirinioetako mendi gorena da, 3.404 metroko garaierarekin. Halaber, Espainiako tontorrik altuenetan hirugarrena da, Teideren eta Mulhacenen ondoren.
Maladetako mazizoan dago, Benasqueko udalerrian, Huescako probintzian (Aragoi), Posets-Maladeta parke nazionalean.
Lehen igoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anetoko lehen igoera 1842ko uztailaren 20an izan zen Platon de Tchihatcheff eta Albert de Franquevilleren eskutik, bata militar errusiarra eta bestea botaniko normandiarra. Lehen eski igorea Robach y La Falissek 1904ko apirilak 8an lortu zuten. Igo zen lehen emakumea Marshall andrea izan zen 1848ko uztailaren 14an.
Glaziarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anetoko iparrean Pirinioetako glaziarrik handiena aurkitu dezakegu, 100 hektarearekin 2.810 metrotik gora.
Igoerako bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean bi bide erabiltzen dira Anetoko gailurrera heltzeko:
- Bide arrunta (Renclusatik).
- Koronasetik (Koronaseko iboietatik).
