Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma
Bilboko Aste Nagusiko Kriteriuma, Bilbon, Aste Nagusian egiten zen errepideko lasterketa zen. Lehen momentuan, S.C. Bilbaina elkarteak egiten zuen, baina gero, 1998. urtetik aurrera, S.C. Casco Viejo elkarteak antolatu zuen. Urtero, 50 txirrindulari inguru biltzen ziren Bilboko zirkuituan, lasterka egitera. Udaletxetik, Areatzako parkera, eta handik, Enparantza Biribilera zirkuitua zen eta hainbat bira ematen zituzten txirrindulariek. XXI. mendean, zirkuitua aldatu zen, Areatzako parkeko alderdian oztopo gutxiago egiteko. Orduan, Uribitarte aldera mugitu zen eta Isozaki dorreak borobiltzen dituzten kaleetatik pasatzen zen. Euskal Herriko txirrindulari onenak parte hartzen zuten, Iñaki Barrenetxea, Unai Elorriaga, Iñigo Landaluze, Iban Mayo, Ion Izagirre, Jon Aberasturi eta beste batzuk bezala. 2010. urtean, egin zen azkeneko ekitaldia, Bilboko Udalak bere laguntza kendu zuelako.
Saria handia zuen; adibide bezala, 2007ko garaileak 1500 euro irabazi zuen, egun hartan.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ramon Domene.
- Ion Izagirre.
- Pedro Palou.
2008
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aitor Regillaga (Telco).
- Luis Moyano (Telco).
- Jon Fardo (Seguros Bilbao).
2007
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Unai Elorriaga.
- Angel Madrazo.
- Carlos Coloma.
2006
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1999
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Última hora Criterium Bilbao. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).