Asparagina
Asparagina (Asp) konposatu organikoa da, C4H8N2O3 formula duena, aminoazidoen klasekoa eta amida talde bat duena. Asparaginak kirialitatea agertzen du eta bi enantiomero ditu: L-asparagina eta D-asparagina. L-Asparagina aminoazido proteinogeno ez esentziala da eta proteinen sintesian parte hartzeaz gain nerbio- eta garun-ehunetako zelula-funtzioen kontrol metabolikoa egiten du. D-Asparaginak ez du funtzio metaboliko berezirik. Asparagina solido kristalinoa da. Ia disolbaezina uretan eta ohiko disolbatzaile organikoetan[1][2][3].
Asparagina zainzurietan aurkitu zen lehen aldiz eta horri zor dio izena; latinez asparagus.
| Asparagina | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C4H8N2O3 |
| SMILES kanonikoa | 2D eredua |
| MolView | 3D eredua |
| Konposizioa | Nitrogeno eta karbono |
| Eponimoa | Asparagus |
| Mota | aminoazido eta carboxamides (en) |
| Masa molekularra | 132,053 Da |
| Arriskuak | |
| NFPA 704 | |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | DCXYFEDJOCDNAF-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 3130-87-8 |
| ChemSpider | 231 |
| PubChem | 236 eta 5247114 |
| Reaxys | 1723525 |
| Gmelin | 22653 |
| ChEBI | 3334 |
| EC zenbakia | 221-521-1 |
| ECHA | 100.019.565 |
| MeSH | D001216 |
| Human Metabolome Database | HMDB0251512 |
| KEGG | C16438 |
L-Asparagina AAU eta AAC kodoien bidez adierazten da.
| L-aspragina | D-asparagina |
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karbohidratoen hartziduraz ekoizten da[4].
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]L-Asparaginak hainbat erabilera ditu industrian, bereziki dieta-osagarri, kosmetiko eta aromatizatzaile moduan. Akrilamida sintetizatzeko ere baliatzen da[5].
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Asparagina. Zientzia eta teknologia hiztegi entziklopodikoa. Elhuyar fundazioa.
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «(-)-Asparagine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ (Ingelesez) PubChem. «D-Asparagine» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-12-22).
- ↑ Gerhartz, W. (exec ed.).. (1985). Ullmann's Encyclopedia of Industrial Chemistry. 5th ed.Vol A1. VCH Publishers.
- ↑ «Asparagine - Hazardous Agents | Haz-Map» haz-map.com (kontsulta data: 2025-12-22).