Astorga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Astorga
Espainiako udalerria
Muralla, Palacio Gaudí, Catedral de Astorga.jpg
Flag of Astorga Spain.svg Escudo de Astorga.svg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
ProbintziaLeóngo probintzia
Alkatea Victorina Alonso Fernandez (en) Itzuli
Izen ofiziala Astorga
Posta kodea 24700
INEk ezarritako kodea 24008
Herriburua Astorga (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak 42° 27′ 27″ N, 6° 03′ 25″ W / 42.4575°N,6.0569°W / 42.4575; -6.0569Koordenatuak: 42° 27′ 27″ N, 6° 03′ 25″ W / 42.4575°N,6.0569°W / 42.4575; -6.0569
Azalera 46.78 km²
Altuera 870 m
Mugakideak San Justo de la Vega, Santiago Millas, Val de San Lorenzo, Santa Colomba de Somoza, Brazuelo eta Villaobispo de Otero
Demografia
Biztanleria 10.867 (2019)
Red Arrow Down.svg-162 (2018)
alt_left 5.754 (%52.9)5.113 (%47.1) alt_right
Dentsitatea 232,3 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia 987
Ordu eremua UTC+01:00
Hiri senidetuak Reus, Moissac, Clavijo eta Mérida
Matrikula LE
aytoastorga.es

Astorga Leóngo Maragatería eskualdean dagoen udalerria da, bertako hiriburua dena. 2009an 12.078 biztanle zituen.

Astorga Leongo hiri bat da. Leondik Astorgara 48 kilometro daude. La Maragateria eskualdean dago. Astorgak 46,78 kilometro koadro ditu. 11.826 biztanle ditu. Augusto enperadorearen garaian Asturica Augusta deitzen zioten Astorgari. Oso hiri ospetsua da Done Jakue Bidean.

Monumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Katedrala: XV. mendean hasi zen eraikitzen eta XVII. mendean bukatu zen. Erromaniko eta Gotikoaren eragina nabari da. Fatxadak Kristoren bizitzaren bost eszena irudikatzen ditu. Katedralaren goialdean Pedro Mato pertsonaiaren irudia ageri da.
  • Jauregi Episkopala: Eraikuntza XIX eta XX. mendeetan egin zen. Antonio Gaudi izan zen arkitektoa. Jauregiak sotoa, bi pisu nagusi, noblea eta atikoa ditu.
  • Udaletxea: XVII. mendean eraiki zen. Fatxadaren goialdean ageri dira erloju eta kanpaia handi bat eta kanpaiaren alde bakoitzean bi maragato (Astorgako biztanleak) daude, Juan Zankuda eta Colasa deritzenak; orduak eta erdiak jotzen dituzte mailu batekin. Udaletxea plaza nagusian dago kokatuta. Gotiko estilokoa da.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • INAUTERIAK: Hausterre-egunaren ondorengo lehenengo larunbatean ospatzen dira. Enparantza nagusian pregoi bat egiten da, eta geroago, hainbat txarangak eta taldeen desfileak betetzen dituzte hiria.
  • ASTE SANTUA: Astorga oso hiri erlijiosoa denez, jai hori oso garrantzitsua da eta debozio handiarekin ospatzen da. Hamalau prozesiok Nekeen Ostiraletik (viernes de Dolores) Berpizte Igandera arte desfilatzen dute hirian.
  • SANTA MARTA: abuztuaren azken astean ospatzen da. Jai hori Astorgako zaindariari, Santa Martari, eskaintzen zaio. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, besteak beste, antzerkiak, kirol-lehiaketak, herri-musika, erraldoi eta buruhandien desfileak eta abar.
  • KASTROTIERRA BIRJINA: Tradizioz, ekainean eta zazpi urtean behin ospatzen da. Baina, egia esan, landetan ura behar denean eta euririk ez denean, Astorga inguruko herri guztiak biltzen dira eta erromesaldi moduan joaten dira Kastrotierrara Birjina hartzera eta Astorgako Katedralera eramaten dute. Han, bederatzi egunez egoten da. Denbora hori pasatu ondoren, Birjina berriro eramaten dute Kastrotierrara.
  • ASTURIARRAK ETA ERROMATARRAK: uztailaren azken asteburuan ospatzen da. Asturiarrak eta erromatarrak bizi zirenean, Astorgan bizitza nolakoa zen gogorarazten dute. Hainbat ekitaldi antolatzen dira, esate baterako, zirku erromatarra, merkatua, jarduerak kanpamentuetan eta gastronomia-jardunaldiak.

Gastronomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ASTORGAKO ELTZEKOA (cocido-a): Bederatzi haragi ezberdin, garbantzuak, barazkia, zopa eta postrea. Postrea beti arrautza-esneekin bizkotxorekin edo mantekada batekin izaten da. Berezitasunik nagusiena bazkaltzeko era da, hots, haragiekin hasten da eta zoparekin eta postrearekin amaitzen da.
  • BEHI-ZEZINA.
  • ZANKARRA.
  • MANTEKADAK: orain dela 200 urte lehenengo mantekadak fabrikatzen hasi ziren. Osagaiak honako hauek dira: irina, arrautzak, azukrea eta behi-gantza.
  • MILORRIAK: gozokiak dira, eztiz estalita. Oso goxoak dira mantekaden antzekoak.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoak
Auzoa Kokapena Biztanleria Distantzia
Astorga 42° 27′ 32″ N, 6° 03′ 48″ W / 42.45889°N,6.06333°W / 42.45889; -6.06333 11.701
Valdeviejas 42° 27′ 41″ N, 6° 04′ 44″ W / 42.46139°N,6.07889°W / 42.46139; -6.07889 170 1´7
Murias de Rechivaldo 42° 27′ 37″ N, 6° 06′ 15″ W / 42.46028°N,6.10417°W / 42.46028; -6.10417 109 3´5
Castrillo de los Polvazares 42° 27′ 54″ N, 6° 07′ 43″ W / 42.46500°N,6.12861°W / 42.46500; -6.12861 80 5´5
Santa Catalina de Somoza 42° 27′ 16″ N, 6° 09′ 31″ W / 42.45444°N,6.15861°W / 42.45444; -6.15861 55 8´5
Iturria: INE, 2008 [1] Iturria:GoogleEarth [2]

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa[1]
Iturria:INE

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979tik alkate izandakoak
Agintaldia Izena Alderdi politikoa
1979 - 1983 Luis González Pérez UCD
1983 - 1987 Recaredo Bautista Partido Falangista
1987 - 1989 Adolfo Alonso Ares PDP
1989 - 2011 Juan José Alonso Perandones PSOE

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astorga ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]