Astrabudua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Astrabudua
Erandio, Euskal Herria

Dema Astrabun.JPG

Idi-probak Astrabuduan.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Udalerria Erandio
Koordenatuak 43° 18′ 58″ N, 2° 58′ 58″ W / 43.31611°N,2.98278°W / 43.31611; -2.98278Koordenatuak: 43° 18′ 58″ N, 2° 58′ 58″ W / 43.31611°N,2.98278°W / 43.31611; -2.98278
Altuera 80 m

Astrabudua Bizkaiako Erandio udalerriko mendebaldean kokatuta dagoen auzo bat da. 10.000tik gora biztanlerekin Erandioko auzorik jendetsuena da eta berezko herri izaera duena. Bilbo Handiko eskualdean kokatuta dago, eta XX. mendean Bilboko udalerrian kokatuta zegoen.

Bilboko itsasadarraren ertzean kokatuta, Bizkaiko Labe Garaiei esker XX. mendean demografikoki asko hazi zen.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Leioa udalerria, hegoaldean Altzaga, mendebaldean Sestao udalerria (itsasadarraren bestaldean) eta ekialdean Erandio Goikoa mugakide ditu.

Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astrabuduko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
10.164 10.092 10.102 10.173 10.275 10.415 10.559 10.557

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko datuen arabera, Astrabudua gaur egun Erandioko auzo nagusiki erdaldunen artean dago, euskal hiztunen portzentaia %13.5ekoa dela. Auzoko Bigarren Hezkuntzaren Institutuan ikasleen erdiak baino gehiagok A ereduan ikasten zuten, gainontzeko guztiek B ereduan.

Udan, abuztuaren 10ean, San Lorentzo jaiak ospatzen dituzte astrabuduarrek.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa