Atalanta Bergamasca Calcio
Ezizena(k) | La Dea ("jainkosa"), Nerazzurri ("beltz-urdinak") Regina delle provinciali ("probintzietako erregina") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1907 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Stadio Atleti Azzurri d'Italia edukiera: 24.642 lagun inaugurazioa: 1928 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Serie A | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2021-22 | 8.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Atalanta Bergamasca Calcio SpA Italiako futbol talde bat da, Bergamo hirikoa.
Etxeko partidak Stadio Atleti Azzurri d'Italian jokatzen ditu.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1904an bazen futbol talde bat Bergamon, Bergamasca izenekoa eta 1907an Atalanta izeneko bat sortu zuten. Atalanta jainkosa grekoaren izena jarri zioten. 1920an talde biek bat egin zuten.
Historia luzea duen talde apala izan arren Regina delle provinciali ("probintzietako erregina") izena eman izan zaio, izan ere metropoli handietakoak ez diren taldeen artean historia politena duena baita, 53 denboraldi egin baititu Serie A-n.
Lortu duen titulu bakarra 1963ko Kopa du, finalean Torino FC 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 1987an bigarren final bat jokatu zuen baina SSC Napolik erraz irabazi zion. Honek ordea Europako Futbol Errekopa jokatzeko aukera eman zion, bigarren mailako taldea zen arren, eta final erdietara iritsi zen, lehen mailakoa ez den talde batek lortu duen emaitzarik onena da oraindik ere. Gerora txapelduna izango zen RKV Malinas talde belgikarrak kanporatu zuen etxean zein kanpoan 2-1 emaitzaz irabazita.
1991ean UEFA Kopa jokatu zuenbaina Milango Interrek kanporatu zuen final laurdenetan. 1996an jokatu zuen orain arteko azken Kopa finala eta berriz ere galtzaile atera zen, oraingoan ACF Fiorentinaren aurrean.
2016-17 denboraldia bikaina izan zen eta laugarren postuan sailkatu zen, inoizko emaitzarik onena, 1948ko bosgarren postua gainditu baitzuen. Hurrengo urtean UEFA Europa Leaguera itzuli zen. 2017-18 denboraldian 7. postuan amaitu zuen eta Europa Leaguerako sailkatu zen berriz. 2018-19an denboraldi bikaina osatu zuen, ligan hirugarren egin baitzuen eta Kopa finala ere jokatu baitzuen, txapeldun izan ez bazen ere.Hurrengo bi ligatan ere hirugarrena izan da eta 2021ean Kopa final berriaa jokatu zuen, baina oraingoan ere ez zuen titulua lortu.
Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1907an sortu zenean Atalantak kolore zuri-beltza zuen eta Bergamascak zuri-urdina. Biak 1920an elkartu zirenean kolore urdina eta beltza hartu zituzten.
|
|
|
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|
|
|
|
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Italian: 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Italiako futbol liga (0): hirugarren 2019an, 2020an eta 2021ean.
- Serie B (5): 1940, 1959, 1984, 2006, 2011.
- Italiako futbol kopa:
- Txapelduna (1): 1963
- Finalista (4): 1987, 1996, 2019, 2021
Nazioartean: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Europako Futbol Errekopa (0): finalerdiak 1988an.
- UEFA Kopa (0): finalaurdenak 1991ean.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
2022-23ko Serie A | ![]() |
---|---|
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese |