Juventus FC

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juventus Football Club
Ezizena(k)I bianconeri ("zuri-beltzak")
La Vecchia Signora ("emakume zaharra")
Sorrera1897
Futbol zelaiaJuventus Stadium
edukiera: 41.507 lagun
inaugurazioa: 1934
PresidenteaItalia Andrea Agnelli
EntrenatzaileaItalia Massimiliano Allegri
LigaSerie A
2022-237.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Juventus Football Club Italia iparraldeko Torino hiriko futbol talde nagusia da, herrialde osoko zaharrenetakoa eta arrakastatsuenetakoa da. Italiako Liga 36 aldiz irabazi du 2020 arte, titulu gehien irabazi duen taldea da, eta nazioarte mailan ere hainbat txapelketa irabazi ditu, aipagarrienak Kontinente arteko Futbol Kopa eta UEFAko Txapeldunen Liga bina aldiz. Guztira titulu gehien dituen Europako laugarren taldea da, eta munduko zortzigarrena.

Etxeko partidak Juventus Stadium estadioan jokatu ohi ditu.

Izenak eta goitizenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen izena latinezko Iuventus hitzetik dator, zeinak "gaztaroa" ean nahi duen. Taldearen koloreak zuria eta beltza direnez i bianconeri goitizena du. Beste ezizenak la Vecchia Signora (emakume zaharra), zebre ("zebrak"), edo, iraintzeko moduko gobbi, hau da, "konkordunak", italieraz zorte onekoak ere esan nahi duelako.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903ko taldea.
"Hirukote majikoa"; Sivori, Charles eta Boniperti jokalariak 1951ean.
2012-13 denboraldiko taldea.
2013-14ko Txapeldunen Ligako partidan Juventus (horiz) Real Madrili sarturiko gola ospatzen.
Juventus Stadium.

Sorrera eta hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sport Club Juventus izenarekin sortu zuten 1897an Torinoko Massimo D'Azeglio Lizeoko hainbat ikaslek, tartean lehenengo presidentea izan zen Eugenio Calfarik. Garai hartan kamiseta arrosa eta praka beltzak erabili ohi zituen. 1903 urterako jantziak hondaturik zeudela ikustean hiriko John Savage ehun-lantegiko zuzendariari eskatu zioten jantzi berriak egin zitzan. Honek ordea Ingalaterrara bidali zuen diseinu berria egin zezaten. Kolore arroxa hain gastatua zegoen ingelesek zuria zela pentsatu zutela eta Notts County-ren diseinua kopiatu zuten, marra bertikal zuri eta beltzak. Torinon ez zen aldaketa ongi ikusia izan baina 1905ean lehenengo Liga txapelketa irabaztean eredu hau gelditu zen betirako.

Talde profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1923tik aurrera Fiat taldearen jabe zen Agnelli familiaren esku egon da taldea, hauei esker Italiako lehen talde profesionala izan zen Juventus. Hasiera batean Eduardo Agnelli bihurtu zen presidentea eta berehala, 1926an, bigarren Liga irabazi zuen taldeak. 1930an Carlo Carcano entrenatzailea iritsi zen. 1931 eta 1935 arteko bost ligak jarraian irabazi zituen. Talde hartako futbolari izarrak Luis Monti, Luigi Bertolini, Renato Cesarini, Giovanni Ferrari, Raimundo Orsi eta Felice Borel ziren. Bigarren Mundu Gerrak sorturiko etenaren aurretik bi kopa ere lortu zituen, 1938an eta 1942an.

Hirukote majikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950 eta 1952ko ligak irabazi ondoren, 1957an Umberto Agnelli presidente zela hiru jokalari bikain elkartu ziren taldean, Omar Sívori argentinarra, John Charles galestarra eta Giampiero Boniperti italiarra. "Hirukote majikoa" goitizena eman zitzaien. Hiru Liga eta bi kopa berri eskuratu zituen. 1961 bukatzean bik taldea utzi zuten eta argentinarra 1965 arte egon zen bertan beste liga eta kopa bana irabazizi eta Europa mailako titulu bat ere bai, 1963ko Alpeetako Kopa.

Urrezko aroa (1972-1986)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Giampiero Boniperti jokalari ohia Juventuseko presidente bihurtu zen 1971ean eta taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion Italian zeuden jokalari onenak fitatzearen bidetik. Dino Zoff, Fabio Capello, Roberto Bettega, Franco Causio, Giuseppe Furino eta Claudio Gentile aritu izan ziren beste askoren artean. 1973an Europako Kopako finalera iritsi zen baina Ajax Amsterdamek garaitu zuen 1-0. Ajaxek Kontinente artekoa jokatzeari uko egin zion eta Juventusek hartu zuen bere lekua. Argentinako Independienteren aura jokatu zuen eta emaitza berarekin galdu zuen. Hamarkada honetan lortu zuen Europako titulu bakarra 1977ko UEFA Kopa izan zen, finalean Bilboko Athletic Kluba gainditu zuelarik. Italiako 5 Liga ere irabazi zituen eta Italiako futbol selekzio nazionalaren bizkarrezurra osatu zuten Juventuseko jokalariek.

80. hamarkasaren hasiera bikaina izan zen 1986 artean Italiako lau liga irabazteaz gain Europan tituluak biltzen hasi zen, 1984ean Errekopa eta Superkopa eta 1985ean hainbeste esperotako Europako eta Kontinente arteko Futbol Kopak. Taldeko izarra Michel Platini frantziarra izan zen, zeina hiru aldiz izan zen Ligako goleatzaile nagusia.

90. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990an Vittorio Caissotti di Chiusano abokatua bihurtu zen presidente. Urte hartan Stadio delle Alpi futbol zelaia estrenatu zuen. 1990ean bertan eta ondoren 1993an UEFA Kopa berriak eskurau zituen. Urterik onena 1996koa izan zuen berriz ere Txapeldunen Liga eta Kontinente arteko Kopa irabazi baitzituen, baita Europako Superkopa ere. 1997an eta 1998an ere finalak jokatu zituen baina galtzaile atera zen bietan, Borussia Dortmund (3-1) eta Real Madril (1-0). Zinedine Zidane zen taldeko izarra.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001 eta 2002an Liga berriak irabazi eta 2003an Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen berriz, oraingoan AC Milanek garaitu zuelarik.

2006ko udan, partidetan iruzur egiteko eskandaluan sartuta ibili zen Juventus taldea. Hori dela eta hainbat zigor izan zituen:

  • 2005 eta 2006ko Liga tituluak kendu zizkioten.
  • 2006-07ko sasoian ezin izan zuen Italiako zein Txapeldunen Ligan parte hartu.
  • Italiako lehen mailatik jaitsiarazi zuten historian lehen aldiz eta puntu zigor gogorra ezarri zioten

Hala ere urte horretan bertan berriz igo eta 2012tik aurrera liga guztiak irabazi ditu erreskadan. 2014an errekorrak ezarri zituen gainera 33 partida irabazi eta 102 puntu atera zituelarik. Europako txapelketetan ere gogor ari da eta Txapeldunen Ligako finala jokatu zuen 2015 urtean baina FC Barcelonak 3-1 emaitzaz garaitu zuen. 2015-16 denboraldian Italiako Liga eta Kopa irabazi zituen baina Europan ez zuen emaitza aipagarririk lortu. 2016-17an berriz ere Txapeldunen Ligako finalera iritsi zen baina Real Madrilek 4-1 emaitzaz garaitu zuen.

Bederatzi liga jarraian eskuratu ondoren 2020-21 denboraldian laugarren egin zuen. Txapeldunen Ligarako sailkatu zen eta Kopa titulua ere eskuratu zuen behintzat.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1919-tik aurrera marra zuri eta beltzak dituen elastikoa eta galtza zuriak izan ditu, baina XXI mendean hainbat alditan erabili ditu galtza beltzak. Elastikoko marren lodiera ere aldakorra izan da.

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1897-1899
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1899-1903
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1903-1915
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1915-etik

Azken urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-22
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-23

2023/2024 Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko uztailaren 3an eguneratua.

Zbk. Postua Jokalaria
1 Polonia ATE Wojciech Szczesny
2 Italia ATZ Mattia De Sciglio
3 Brasil ATZ Gleison Bremer
6 Brasil ATZ Danilo
7 Italia AUR Federico Chiesa
9 Serbia AUR Dušan Vlahović
10 Frantzia ERD Paul Pogba
11 Serbia ERD Filip Kostić
12 Brasil ATZ Alex Sandro
14 Polonia AUR Arkadiusz Milik
15 Italia ATZ Federico Gatti
18 Italia AUR Moise Kean
19 Italia ATZ Leonardo Bonucci
20 Italia ERD Fabio Miretti
21 Brasil AUR Kaio Jorge
22 Ameriketako Estatu Batuak AUR Timothy Weah
23 Italia ATE Carlo Pinsoglio
24 Italia ATZ Daniele Rugani
25 Frantzia ERD Adrien Rabiot
27 Italia ERD Manuel Locatelli
Zbk. Postua Jokalaria
30 Argentina AUR Matías Soulé
36 Italia ATE Mattia Perin
43 Ingalaterra AUR Samuel Iling Junior
44 Italia ERD Nicolò Fagioli
45 Argentina ERD Enzo Barrenechea
52 Herbehereak ERD Mohamed Ihattaren
- Ameriketako Estatu Batuak ERD Weston McKennie
- Belgika ATZ Koni De Winter
- Brasil ERD Arthur Melo
- Italia ERD Nicolò Rovella
- Suitza ERD Denis Zakaria
- Italia ATE Stefano Gori
- Italia ATZ Andrea Cambiaso
- Boli Kosta AUR Marley Aké
- Italia ATZ Gianluca Frabotta
- Italia ERD Filippo Ranocchia
- Kroazia AUR Marko Pjaca
- Italia ATZ Luca Pellegrini
- Italia ERD Hans Nicolussi Caviglia

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 58[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Italiako futbol liga (36): 1905, 1926, 1931, 1932, 1933, 1934, 1935, 1950, 1952, 1958, 1960, 1961, 1967, 1972, 1973, 1975, 1977, 1978, 1981, 1982, 1984, 1986, 1995, 1997, 1998, 2002, 2003, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018, 2019, 2020.
  • Italiako futbol kopa (14): 1938, 1942, 1959, 1960, 1965, 1979, 1983, 1990, 1995, 2015, 2016, 2017, 2018, 2021.
  • Italiako superkopa (9): 1995, 1997, 2002, 2003, 2012, 2013, 2015, 2018, 2020.

Nazioartean: 11[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontinente arteko Futbol Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1985, 1996.
  • Finalista (1): 1973.

UEFAko Txapeldunen Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1985, 1996.
  • Finalista (7): 1973, 1983, 1997, 1998, 2003, 2015, 2017.

Europako Errekopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1984.
  • Txapeldunordea: -.

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (3): 1977, 1990, 1993.
  • Txapeldunordea (1): 1995.

Europako Superkopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (2): 1984, 1996.
  • Txapeldunordea: -.

Alpeetako Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1963.

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari aipagarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokaturiko nazioarteko finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa Urtea Txapelduna Emaitza Finalista Hiria
Kontinentearteko Kopa 1973 Argentina CA Independiente 1-0 Juventus
1985 Juventus 2-2 (pen 4:2) Argentina Argentinos Juniors
1996 Juventus 1-0 Argentina River Plate
Europako Kopa
eta
Txapeldunen Liga
1972-73 Herbehereak Ajax Amsterdam 1-0 Juventus Belgrad
1982-83 Alemania Hamburger SV 1-0 Juventus Atenas
1984-85 Juventus 1-0 Ingalaterra Liverpool FC Brusela
1995-96 Juventus 1-1 (pen:4-2) Herbehereak Ajax Amsterdam Erroma
1996-97 Alemania Borussia Dortmund 3-1 Juventus Munich
1997-98 Espainia Real Madril 1-0 Juventus Amsterdam
2002-03 Italia AC Milan 0-0 (pen:3-2) Juventus Manchester
2014-15 Katalunia FC Barcelona 3-1 Juventus Berlin
2016-17 Espainia Real Madril 4-1 Juventus Cardiff
Europako Superkopa 1984 Juventus 2-0 Ingalaterra Liverpool FC
1996 Juventus 9-2 (6-1, 3-1) Frantzia Paris Saint-Germain
Ferien Kopa 1964-65 Hungaria Ferencvárosi TC 1-0 Juventus
1970-71 Ingalaterra Leeds United 3-3 (2-2, 1-1) Juventus
UEFA Kopa 1976-77 Juventus 2-2 (1-0, 2-1) Euskal Herria Athletic Club
1989-90 Juventus 3-1 (3-1, 0-0) Italia ACF Fiorentina
1992-93 Juventus 4-3 (1-3, 3-0) Alemania Borussia Dortmund
1994-95 Italia AC Parma 2-1 (1-0, 1-1) Juventus
Europako Errekopa 1983-84 Juventus 2-1 Portugal FC Porto

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Juventusek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1976-77 UEFA Kopa Finala Juventus
Athletic
1-0
2-1*
Athletic
Juventus
1988-89 UEFA Kopa Final hamaseirenak Juventus
Athletic
5-1
3-2
Athletic
Juventus
1998-99 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Athletic
Juventus
0-0
1-1
Juventus
Athletic
2003-04 Txapeldunen Liga Multzokako fasea Juventus
Real Sociedad
4-2
0-0
Real Sociedad
Juventus
  • 1976-77ko UEFA Kopan Juventus izan zen txapelduna kanpoko golaren balioagatik.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


2022-23ko Serie A
Atalanta | Bologna | Cremonese | Empoli | Fiorentina | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Lecce
Milan | Monza | Napoli | Roma | Salernitana | Sampdoria | Sassuolo | Spezia | Torino | Udinese