Torino FC

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Torino Football Club SpA
Ezizena(k) I Granata ("granateak")
Il Toro ("zezena")
Sorrera 1906 (AC Torino)
2005 (Torino FC)
Futbol zelaia Stadio Olimpico
(edukiera: 28.140 lagun)
Presidentea Italia Urbano Cairo
Entrenatzailea Italia Giampiero Ventura
Liga Serie A
2013-14 Serie A, 7.a
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1929ko taldea.
Il Grande Torino, 1948-49.


Torino Football Club SpA Italiako futbol talde bat da, Turin hirikoa. Hiri berekoa den Juventus FC-ren itzalean egon izan bada ere baditu hainbat titulu, hala nola 7 Liga eta 5 Kopa. UEFA Kopako finalista ere izan zen 1992an. Garairik onena hala ere 40. hamarkadan izan zuen.

Etxeko partidak Stadio Olimpicoan jokatzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foot-Ball Club Torino 1906ko abenduaren 3an sortu zen. Juventus FC-etik ateratako Alfredo Dick izan zen Torinoren fundatzailea, beraz hasiera hasieratik izan zen lehia nabaria bi taldeen artean.

Turinen 1908an Italiako lehenengo nazioarteko txapelketa antolatu zen Torneo Internazionale Stampa Sportiva. Torino finalera iritsi zen baina Servette FC suitzarrak irabazi zion 3-1.

1926-27 urtean Italiako liga irabazi zuen baina Juventusen aurkako partidan tranpa egin zuelakoan titulua kendu zioten. Hurrengo urtean irabazi zuen bere lehenengo liga. Hurrengo titulua 1936ko Kopa izan zuen.

Il Grande Torino (1942-1949)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentino Mazzola kapitain zuen taldeak 5 Escudetto (Liga) eta Kopa bat irabazi zuen. Oraindik ere Italian inoiz izan den talde onena kontsideratzen da eta Il Grande Torino ezizena eman zitzaion. 1949an Turindik gertu dauden Supergako muinoetan hegazkin istripua izan zuen eta jokalari guztiak hil ziren bat izan ezik.

70. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1949ko tragediaren ondoren taldeari asko kostatu zitzaion berriz ere talde on bat eratzea. 1968 eta 1971eko kopak irabazi zituen eta 1976an bere orain arteko azkenengo liga ere bai.

90. hamarkada[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenengo tituluak 90. hamarkadan iritsi ziren. 1991ean dagoeneko nahiko baztertua zegoen Mitropa Kopa irabazi zuen eta 1993an Italiako Kopa.

1992an Europako txapelketa bateko lehenengo finala jokatu zuen, UEFA Kopan izan zen eta Ajax Amsterdamek garaitu bazuen ere lehia gogorra izan zen izan ere Italian 2-2 berdindu zuten eta Herbeheretan 0-0. Kanpoan sarturiko golek erabaki zuten beraz titulua.

XXI mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mende berria Serie B (2. mailan) hasi zuen. 2005ean lehen mailara igotzea lortu zuen baina diru arazoak zirela-eta ez zioten utzi mailaz igotzen. Jokalari onenek alde egin zuten orduan eta taldearen desagertzea sahiesteko taldea birfundatu beharra izan zen. Hainbat alditan bigarren mailan izan ondoren 2011-12 denboraldian lehen mailara igotzea lortu zuen. 2013-14 urtean zazpigarren eginez aurten UEFA Europa League jokatzen ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian: 13[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioartean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UEFA Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 1992

Mitropa Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Txapelduna (1): 1991

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Torinok euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
2014-15 UEFA Kopa Final hamaseirenak Torino
Athletic
2-2
2-3
Athletic
Torino

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Torino FC Aldatu lotura Wikidatan


2014-15eko Serie A Flag of Italy.svg
Atalanta | Cagliari | Cesena | Chievo Verona | Empoli | Fiorentina | Genoa | Hellas Verona | Inter Milan | Juventus | Lazio | Milan | Napoli | Palermo | Parma | Roma | Sampdoria | Sassuolo | Torino | Udinese