Atari:Bilbo/Nabarmendutako artikulua eta pertsona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nabarmendutako bilbotar artikulua
Nabarmendutako bilbotarra

Abandoibarra etorbidea Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen etorbide bat da, izen berdineko Abandoibarra eremuan. Bilboko itsasadarraren ezkerraldeko ertzean dago, Uribitarte pasealekuan hasi eta Guggenheim Bilbao Museoa barnealdetik inguratuz Euskalduna jauregia eta Jesusen Bihotzaren plazak bat egiten duten lekuan amaitzen da.

Museoa atzean laga ostean, etorbideak itsasadarra zirkulu erdi batez inguratu eta ingelesen zelaiaren parke berria ezkerraldera eta ingelesen zelaiaren kaiak eta Evaristo Txurruka y Brunet eskuinera dituela luzatzen da.

Etorbide guztian barna Euskotran konpainiako tranbiaren A linea hedatzen da, bertan hainbat geltoki dituelarik.

...gehiago irakurri

Sabin Polikarpo Arana Goiri edo —berak idatzi bezala— Arana ta Goiri'taŕ Sabin (Abandoko elizatea —gaur egun Bilbo—, Bizkaia, 1865eko urtarrilaren 26a - Sukarrieta, Bizkaia, 1903ko azaroaren 25a) euskal politikari eta ideologo abertzale eta jeltzale, idazle eta euskalari bat izan zen.

1892. urtean Bizkaya por su Independencia liburua idatzi zuen. Haren pentsamoldearen oinarriak independentismoa, abertzaletasuna, euskal arrazaren garbitasuna, katolizismoa eta euskararen garbizalekeria izan ziren eta ideia multzo hori Jaungoikua ta Lagizarra (JEL) leloan laburbildu zuen. Aranak Bizkaiaren independentzia eskatzen zuen, beste gainerako euskal herriekin batera Euzkadi izeneko euskal konfederazio edo nazio federalean batzeko. Gaur egun aski ospetsua den eta garai hartan Euskal Herriko gizartean asaldura eragin zuen esaldi berritzailea eta apurtzailea honako hau izan zen:

« Euzkotarren aberria Euzkadi da. »
Arana ta Goiri'taŕ Sabin

...gehiago irakurri