Abandoibarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Abandoibarra

Flag of Bilbao.svg Bilbo, Abando barrutia
Abandoibarraren ikuspegia goitik, 2010eko otsailean.jpg
Abandoibarraren ikuspegia 2010eko otsailean.
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Flag of Bilbao.svg Bilbo
Bilbo erdigunea
Abandoibarra hemen kokatua: Euskal Herria
Abandoibarra
Abandoibarra
Abandoibarra hemen kokatua: Bizkaia
Abandoibarra
Abandoibarra
Abandoibarra hemen kokatua: Bilbo
Abandoibarra
Abandoibarra
Koordenatuak: 43° 16′ 06.38″ N, 2° 56′ 13.06″ W / 43.2684389°N,2.9369611°W / 43.2684389; -2.9369611Koordenatuak: 43° 16′ 06.38″ N, 2° 56′ 13.06″ W / 43.2684389°N,2.9369611°W / 43.2684389; -2.9369611

Abandoibarra Bilboko gunea da. Ibaizabal ibaiaren mendebaldera kokatuta dago, Abandoko barrutiaren barruan. Guztira 348.500 metro karratu dauzka eta Abandoibarra etorbideak aldenik-alde zeharkatzen du. Historian zehar beti egon da industria astuna eta ontzigintzarekin loturik. Euskalduna ontziolak Abandoibarreko lurralde gehiena biltzen zuen. Horrez gain, trenbide biltegiak eta Renferen Aldirietako geltoki batek osatzen zuten gunea.

Industria krisialdiaren ostean, Abandoibarreko ia iharduera guztiak eten egin ziren. Gune asko degradatu zen. Eraberritze prozesu baten bitartez pixkanaka guneak berreskuratzen ari dira, bilbotarrentzako parkeak eta etxebizitza berriak sortuz.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abandoibarra Bilboko industriagune bat izan da, bertan ontziolak eta industriaren sektorearekin zerikusia zuten enpresak zeuden. Urte luzez eremuaren zatirik handienean Euskalduna ontziola egon zen. Gainera, gune honetan Renferen tailer eta biltegiak ere bazeuden, Bilboko portura zihoazen merkantzia edukiontziez betea egon ohi zegoelarik. Industria krisialdiarekin batera Abandoibarrako jardueraren gainbehera hasi eta azkenean erabat eten zen.

Espero zitekeen bezala, urteetan Bilboko eremu honek jasandako industria erabileren ondorioz Abandoibarra gune oso kaltetua zegoen. 1990eko hamarkadan eremua eraldatzeari ekin zitzaion eta gaur egun bertako leku guztiak zaharberrituak daude, Abandoibarra zerbitzu eta aisialdirako gunea bilakatuz.

Abandoibarrako ikuspegi panoramikoa.

Abandoibarran burutu izan den lanaren zati hain bat hein batean Bilbao Ría 2000 elkarteak egin izan du eta gaur egun ere horretan dirau, fase ezberdinetan zehar eremu gutia zaharberritzeaz gain Abandoibarra berri bat sortu du, eta gaur egun Bilboko eraldakuntatzaren ikur bilakatu da.

Honela bada, eraldaketa horren ekintza nagusiak honako hauek izan dira: Casilda Iturrizar parkearen handitzea, Abandoibarra, Leizaola lehendakaria etorbideaeta Unibertsitateen etorbideen irekitzea, Euskadi plaza, Abandoibarra / Deustuko zubiko eskailera eta igogailuen eraikuntza, EuskoTranen A linearen irekiera (Bilboko Tranbia), Erriberako parkea, Pedro Arrupe pasabidea, Oroimenaren pasealekua... bai eta eraikin ugari ere.

Hortaz, orain eremua Bilboko turismogune nagusienetako bat da.

Eraikin, kaleak, plazak eta plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gune honetako eraikin batzuk amaiturik daude gaur egun, besteak beste:

Kaleak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parkeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekto famatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abandoibarreko eraberritzearen ezaugarrietako bat, eraikuntzak egiten dituzten arkitektoen jatorriak dira. Hein handi batean kanpotarrak izaten dira. Horrek kritika ugari sortu ditu Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren aldetik

Abandoibarran proiektuak dauzkaten arkitektoetako batzuk, Alvaro Siza portugaldarra, Cesar Pelli argentiniarra, Robert Stern eta Frank Gehry estatubatuarrak, eta Ricardo Legorreta mexikarrak dira besteak beste.

Dena dela, bertako arkitektoen partaidetza ere bada, hala nola, Luis Peña Gantxegi eta Eugenio Aginaga.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo