Atari:Nafarroa/Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nafarroa Beherea Nafarroa Garaia

Nafarroa Beherea edo, maila apalean, Baxenabarre (frantsesez Basse-Navarre, eta gaskoieraz Baisha Navarra edo Bassa Navarra) Euskal Herriko zazpi herrialdeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.

Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.

...gehiago irakurri

Nafarroa Garaia edota Nafarroako Foru Erkidegoa (gaztelaniaz Comunidad Foral de Navarra) Euskal Herriko zazpi herrialdeetatik handiena da (10.391 km², Euskal Herriaren % 49,6), Euskal Herriko erdialdean eta hegoaldean dagoena, eta Espainiako autonomia erkidegoetako bat. 644.566 biztanle ditu, eta Iruñea du hiriburu (197.604 biztanle).

Nafarroa Garaia Iberiar penintsularen iparraldean dago. Bere mugakideak hauexek dira: Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa iparraldean, Aragoi ekialdean, Errioxa hegoaldean, eta Gipuzkoa eta Araba mendebaldean.

...gehiago irakurri