Atari:Ugaztunak/Ugaztunak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ugaztunak (Mammalia) ugatz-guruinak eta ilea duten ornodunen talde amniota homeotermoa da. Gehienak lurtarrak badira ere, badaude espezie urtarrak (zetazeoak, fokak...). Talde honetako 6.000 espezie baino gehiago ezagutzen dira, 1.200 genero, 152 familia eta 46 ordenatan banaturik, eta hainbat izaera eta forma har ditzakete. Bere tamaina 4 cm-tik hasi eta 30 metrorainokoa (baleak, esaterako) izan daiteke. Azala ilez estalita izan ohi dute gehienetan, eta gorputzeko tenperatura konstante eta altua daukate. Lau gorputz-adarrez osatuta daude gehienetan, eta arnasa beti biriketatik hartzen dute.

Taxoi monofiletiko bat da, hau da, taldean dauden guztiek arbaso komun bakarra dute. Arbaso hau Triasikoan bizi izan zen, orain dela 200 milioi urte. Sinapsidoen kladoaren barruan daude, desagertutako pelikosaurio eta zinodontoekin batera.

Gehiago irakurtzeko sakatu hemen...