Edukira joan

Ateak (eskultura)

Koordenatuak: 43°18′19″N 1°58′29″W / 43.3053382°N 1.974594°W / 43.3053382; -1.974594
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ateak (eskultura)
Jatorria
Sortzailea(k)Aitor Mendizabal Ituarte
Sorrera-urtea1995
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina, brontzea eta kobrea
Dimentsioak400 (altuera) × 600 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaIrun plaza
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′19″N 1°58′29″W / 43.3053382°N 1.974594°W / 43.3053382; -1.974594
Map

Ateak Donostiako errotonda batean (Irun plazan) dagoen eskultura publikoa da, 1995ekoa, Aitor Mendizabalen obra.

Haitzurdinez nagusiki egina, eta baita brontzez eta kobrez. Sei metro zabal da, eta lau garai. Bi ate irudikatzen dituzten bi blokez dago osatua. Lehen ateak hiriaren iragana sinbolizatzen du, Donostiako 1813ko sutearen oroigarri,[1] eskultura-elementu zaharrago batzuk daude txertatuta, jatorria dutenak 1913ko Mendeurreneko Monumentuan (desagertutako eskultura multzoa).[2]

Bigarren bloke edo atean, berriz, elementu abstraktuak agertzen dira, eta etorkizuna adierazi nahi du horrek.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Ateak - Donostiako eskulturak» www.santelmomuseoa.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).
  2. Donostia, Turismoa. La otra mirada - Esculturas en San Sebastián. San Sebastián Turismo (Noiz kontsultatua: 2024-05-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]