Atlantikoko Harresia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atlantikoko harresia» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
1944-1944ko Mendebaldeko Europaren mapan, Atlantikoko Harresia lerro horiaz adierazia dago.

Atlantikoko Harresia (alemanez Atlantikwall) Bigarren Mundu Gerran zehar Alemania Naziak Mendebaldeko Europako Atlantiko kostaldean zehar etengabe eraiki zuen bunker eta gotorlekuz osatutako defentsa lerro bat izan zen, hasi Norvegiako Ipar lurmuturretik eta Hendaia udalerriraino. Hura eraikitzearen arrazoia izan zen aliatuak Britainiar Uharteetatik abiatuta Europa itsasoz inbaditu ez zezaten ekiditea; hortaz, luze jo zuen eraikuntza lan erraldoia izan zen.

1942an Todt erakundeari proiektu erraldoi hau gauzatzeko ardura eman zitzaion. Kostu handi batez Mantxako kanaleko kostaldea eremua bunker, lubaki, gotorleku eta beste hainbat defentsa elementuz bete zen, denera 15.000 eraikin, horretarako 11 milioi tona hormigoi eta miloi bat tona altzairu behar izan ziren.

1942-1944 artean eraiki eta 1942-1945 artean martxan egon zen. Dena den, bere funtzioa betetzea ia ezinezkoa zen, batez ere bere barne hartzen zuen kostalde osoaren erraldoitasuna zela eta. Hori 1944ean argi eta garbi zen, ez baitzen Normandiako lehorreratzea ekiditeko gai izan.

Euskal Herrian harresi honetako atalik hegoaldekoena zegoen, zehazki Lapurdiko kostalde osoa barne hartzen zuena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atlantikoko Harresia Aldatu lotura Wikidatan