Lubaki

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Britainiar lubakia I. Mundu Gerraren mendebaldeko frontean, 1916.

Lubakia lurrean egiten den zulo luze eta meharra da. Lubakiak (lerroka babesteko sistema) oso erabiliak izan ziren Lehen Mundu Gerran. Gaur egun, ordea, ez dira erabiltzen ia, armek suntsitzeko indar handiegia baitute, eta tankeek erraz desegiten baitituzte.

Lubakietako gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henri Barbusse Frantziarrak, I. Mundu Gerra parte hartu zuen. Bertan hiru aldiz zauritu eta gero, 1915ean eta 17 hilabete gerran ibili eta gero, gerran jarraitzeko libratu zen bere zauriak zirela eta. Barbusse bakezalea eta antimilitarista bihurtu zen bere gerra esperientzien ondorioz. Idazle moduan ezaguna egin zen "Le Feu" (euskaraz "sua") liburua egin zenean. Hona hemen zati bat:

≪Lubakian, iritsi da erasoaren ordua. Prestatzen ari dira. Gizonak lerroan jartzen dira, beti isilik, manta gurutzatuta, kaskoaren uhala kokotsean eta fusilen gainean jarrita. Haien aurpegiei behatu diet: aurpegi suminduak, zurbilak, sakonak...

Ez dira gudariak; gizonak dira. Ez dira ez abenturazaleak, ez gerrariak, ez giza sarraskirako eginak. Langileak dira, eta bereiz daitezke uniformeen barruan. (...). Prest daude. Heriotzaren eta sarraskiaren seinalearen zain daude; baina ikus daiteke, haien irudiari baioneten lerro bertikalen artean begiratuta, gizonak baino ez direla. Haietako bakoitzak badaki bere burua eskainiko diela, bere bularra, bere sabela, bere gorputza osoa, erabat biluzik, aldez aurretik apuntatutako fusilei, obusei, pilatuta eta jada prest dauden granadei, eta batez ere, hutsik egiten ez duen metrailadora metodikoari (...).

Propagandaren bidez bizkortu nahi badituzte ere, ez daude gogotsu. Ororen gainetik, senezko erreakzioak dituzte.

(...) Haien isistasunak, haien gelditasunak, aurpegia zanpatzen dien lasaitasun-mozorroak, ametsa, beldurra eta agurra adierazten du.≫

Henri Barbusse, "Le feu" (Eskuadra baten egunkaria), 1916.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lubaki Aldatu lotura Wikidatan


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.