Atxikidura banda (zelula)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Atxikidura bandaren egitura.
Goitik hasita bigarrena da atxikidura banda.

Atxikidura banda edo Zonula adherens zelulen arteko lotura‎ egiten duen egitura bat da.

Atxikidura bandak ez dauka gainerako lotura egituren konplexutasunik, horregatik askoz malguagoa eta dinamikoagoa da[1].

Kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia zelula eukariotoetan baino ez zeudela uste bazen ere Dictyostelium discoideum mizetozoan (onddo-animalia) aktinak parte hartzen duen zelularteko loturak aurkitu dira. Honek erakusten du horrelako egiturak animalien sorrera baino lehenago sortutako egitura izango zela [2].

Epitelio eta endotelioko zeluletan azaltzen da, normalean lotura estuak baino beherako kokatuta. Batzuetan gerrikoak osatzen dituzte eta beste batzuetan zelulen arteko lotura puntualak izaten dira[3].

Enbrioiaren garapenaren hasierako faseetan dagoeneko agertzen dira atxikidura bandak[4].

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktinazko mikrofiruak zelula mintzari atxikitzen zaizkio binkulinaren bidez eta bertan kateninak txertatzen dira. Katenina hauek zelulatik kanpora luzatzen diren kadherinaren ainguraleku dira eta bi zelulen kadherinek elkar eragiten dute zelulen arteko lotura sortzeko.

Aipaturiko proteinak[5]:

  • Kadherina: transmintzeko proteina familia zabala osatzen dute. Atxikidura bandetan E-kadherinak dira nagusi[6]. Ca2+ ioiek lotzen dituzte ondoz ondoko bi kadherina molekula, homodimeroak osatuz[7]. Kaltzioaren kontzentrazioarekiko menpekotasun handia dute beraz eta hau nabarmen jeisten bada atxikidura bandak desegiteko arriskua dago[7].
  • Katenina: α-katenina, β-katenina, γ-katenina eta Δ-katenina (p120) agertzen dira eta mikrofiruak eta kadherinak lotzen dituzte.
  • Binkulina: mikrofiruak mintzean atxikitzen ditu. α-kateninaren sekuentzia berdina du %20-30ean.

Funtzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikerketa ugari egiten ari dira atxikidura bandaren funtzioa zehazteko. Dirudienez aktinazko eraztun uzkurkorra erregulatzen du, zelulaz zelula indar mekanikoa transmitituz[4], beti ere zelulek osaturiko ehunak osorik mantentzeko helburuarekin[8].

Salbuespen gisa umetokiko epitelioko zeluletako atxikidura bandak desegituratu egin behar izaten dira blastozitoa umetokian atxikitzeko[9].

Fascia adherens[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fascia adherens loturak atxikidura banden antzeko egitura du baina ez da epitelio edo endotelioko zeluletan azaltzen, gihar-ehun kardiakoan baizik[10].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963 urtean Marilyn Farquhar eta George Paladek zelula arteko lotuern nomenklatura definitu zuten baina 1977. urtean aurkitu ziren kaltzioaren menpeko kadherinen loturak[11]. Masatoshi Takeichi japoniarrak identifikatu zituen tripsina disoluzioa erabiliz[12].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Meng, Wenxiang; Takeichi, Masatoshi. (2009-12). «Adherens Junction: Molecular Architecture and Regulation» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology 1 (6) doi:10.1101/cshperspect.a002899. ISSN 1943-0264. PMID 20457565. PMC 2882120. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  2. Grimson, M. J.; Coates, J. C.; Reynolds, J. P.; Shipman, M.; Blanton, R. L.; Harwood, A. J.. (2000-12-07). «Adherens junctions and beta-catenin-mediated cell signalling in a non-metazoan organism» Nature 408 (6813): 727–731. doi:10.1038/35047099. ISSN 0028-0836. PMID 11130075. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  3. (Ingelesez) Guo, Renyong; Sakamoto, Hiroshi; Sugiura, Shigeki; Ogawa, Minetaro. (2007). «Endothelial cell motility is compatible with junctional integrity» Journal of Cellular Physiology 211 (2): 327–335. doi:10.1002/jcp.20937. ISSN 1097-4652. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  4. a b «Adherens Junction - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  5. Ferreri DM, Vincent PA. (2008). Signaling to and through the Endothelial Adherens Junction. In LaFlamme SE, Kowalczyck AP (eds.). Cell Junctions: Adhesion, Development, and Disease. Wiley VCH ISBN 978-3-527-31882-7..
  6. van Roy, F.; Berx, G.. (2008-11). «The cell-cell adhesion molecule E-cadherin» Cellular and molecular life sciences: CMLS 65 (23): 3756–3788. doi:10.1007/s00018-008-8281-1. ISSN 1420-9071. PMID 18726070. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  7. a b «Cell Junctions | Boundless Anatomy and Physiology» courses.lumenlearning.com Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  8. (Ingelesez) Yonemura, Shigenobu; Wada, Yuko; Watanabe, Toshiyuki; Nagafuchi, Akira; Shibata, Mai. (2010-06). «α-Catenin as a tension transducer that induces adherens junction development» Nature Cell Biology 12 (6): 533–542. doi:10.1038/ncb2055. ISSN 1476-4679. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  9. (Ingelesez) Dowland, Samson N.; Madawala, Romanthi J.; Lindsay, Laura A.; Murphy, Christopher R.. (2016-03-01). «The adherens junction is lost during normal pregnancy but not during ovarian hyperstimulated pregnancy» Acta Histochemica 118 (2): 137–143. doi:10.1016/j.acthis.2015.12.004. ISSN 0065-1281. Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  10. «Untitled Document» publicacionesmedicina.uc.cl Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  11. «Cell Junctions - CellBiology» cellbiology.med.unsw.edu.au Noiz kontsultatua: 2020-02-02.
  12. «The Japan Prize Foundation» www.japanprize.jp Noiz kontsultatua: 2020-02-02.