Atxistoi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Atxistoi
Datu orokorrak
Garaiera 1.230 m
Geografia
Koordenatuak 43° 03′ 15″ N, 1° 20′ 34″ W / 43.0540811°N,1.342739°W / 43.0540811; -1.342739Koordenatuak: 43° 03′ 15″ N, 1° 20′ 34″ W / 43.0540811°N,1.342739°W / 43.0540811; -1.342739
Herria Euskal Herria
Mendikatea Lauriñaga mendilerroa
Herrialdea Frantzia eta Espainia
Lurraldea Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaia
Mendizaletasuna
Ohiko bidea Ibañetako mendatea
Mendikat Mendikat

Atxistoi Nafarroako erdialdeko Pirinioetan dagoen mendi bat da, Lauriñaga mendilerroan. Mendilerro hau, hiru mendik osatzen dute eta Atxistoi, garaieraz, erdian dagoena da, 1230 metrorekin. Orreagatik gertu dago.

Atxistoi mendiak, Lauriñaga eta Lindus mendien artean dagoena, ondo adierazia geratzen da Mizpiratxar edo Granada eta Beraiko lepoa lepoen artean. Mendi honen tontorrean, 158 zenbakia daroan mugarria dago.

Irispideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1057 metroko garaierara dagoen Ibañetako mendatean, bide txiki asfaltatu bat hartu behar da, 1283 metroko garaiera duen Girizu mendiaren iparraldeko aurpegi basotsutik igarotzen dena. Eskumatara ehiztari txabola bat utzi ondoren, 1086 metroko garaieran dagoen Garabide izeneko lepora iristen da. Toki honetan, eskuinetaranzko bidea utzi behar da, antzinako bunker baten ondotik igarotzen den bide bat hartzeko. Bidea basotik doa eta altuera galtzen du 1142 metroko garaieran dagoen Mizpiratxar lepoaren bertikalean kokatzeko. Orduan, basoko bidea uzten da, zuzenean mendebaldean dagoen lepo honetara igotzeko, non, gailurraren gainean dauden uso ehizatokietarantz doan bide batekin lotzen den. Hemen, 156 zenbakia duen mugarria dago. Hemendik aurrera, igoerak gailur belartsutik jarraitzen du igoera goxoan, muga adierazten duen alanbre hesiaren ondoan, 1230 metrora dagoen tontorrera helduz.

Aurrekoaren bide alternatibo bat, asfaltatutako bidea 1169 metrora dagoen Lindus lepora jarrai daiteke, izen bereko tontorraren ondoan. Eskumatara, iparralderantz, basotik jaisten den bide bat hartzen da, baina apur batean baino ez da jarraitu behar, gailurraren tontorrera igo behar baita, non lehen aipaturiko uso ehizatokiak dauden, altuera ez galtzeko. Honela, 1142 metrora dagoen Mizpiratxar edo Granada lepora iristen da, nondik tontorrera iristen den.

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]