August von Mackensen
August von Mackensen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Leipnitz, 1849ko abenduaren 6a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Habighorst, 1945eko azaroaren 8a (95 urte) |
Hobiratze lekua | Stadtfriedhof (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Corps Agronomia Hallensis zu Göttingen (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Deutsches Heer |
Gradua | jeneral adjutant (en) |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Anton Ludwig Friedrich August von Mackensen (Haus Leipnitz, Prusiako Erresuma, 1849ko abenduaren 6a - Habighorst, 1945eko azaroaren 8a) alemaniar landa mariskala izan zen.
1870-71ko Frantzia-Prusia Gerran esku hartu zuen prusiar husar erregimentu batean eta Burdinazko Gurutzea irabazi zuen. Gerraren ondoren Halleko Unibertsitatean ikasi zuen eta 1873an armadara itzuli zen. 1891n Berlingo Estatu Nagusiari esleitu zioten. 1899an Kaiser Gilen II.a Alemaniakoaren laguntzaile izendatu eta nobletu egin zuten.
Lehen Mundu Gerran, armada alemaniarraren buruzagietako bat izan zen ekialdeko frontean, eta errusiarren inbasioa gelditzea lortu zuen. 1915ean Serbia eta Errumaniako Kanpainetan esku hartu zuen eta Errumaniako gobernadore izendatu zuten. Gerra amaitzean harrapatu zuten eta Serbian preso egon zen 1919ra arte.
1920an armadatik erretiratu zen eta nazien garaian monarkiaren defendatzaile sutsua izaten jarraitu zuen.