Augusto Leguía
Itxura
Augusto Bernardino Leguía y Salcedo (Lambayeque, 1863ko otsailaren 19a - Bellavista de Callao, Lima, 1932ko uztailaren 7a) perutar politikaria eta finantza-gizona izan zen.
Peruko Errepublikako lehendakari hautatua izan zen 1908-1912 urteetan, eta jaurbide guztiz autoritarioa ezarri zuen urte horietan. Haren agintaldia amaitu zenean, erbesteratu behar izan zuen, baina, 1918an, haren alde agertu ziren militarrak eta estatu-kolpe batez (1919) aginpidera iritsi zen berriro ere. Legebiltzarra deuseztatu ondoren lehendakari izendatu zuen bere burua, eta diktadura zorrotza ezarri zuen. Aginpidetik eraitsia izan zen 1930eko kolpe militarraren ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.