Ollanta Humala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ollanta Humala
Ollanta Humala 2014.jpg
Unasurreko pro tempore Presidentea

2012-06-29 - 2013-08-30
Fernando Lugo - Dési Bouterse Itzuli
65. Peruko presidente

2011-07-28 - 2016-07-28
Alan García Pérez - Pedro Pablo Kuczynski
Bizitza
Jaiotza Lima1962ko ekainaren  27a (56 urte)
Herrialdea  Peru
Lehen hizkuntza gaztelania
Familia
Aita Isaac Humala
Ezkontidea(k) Nadine Heredia Itzuli  (1999 -
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa National Agrarian University Itzuli
Chorrillos Military School Itzuli
Pontifical Catholic University of Peru Itzuli
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua teniente koronel
Parte hartutako gatazkak Cenepa War Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Alderdi politikoa Peruvian Nationalist Party Itzuli
www.ollantapresidente.pe
Firmahumala.png

Ollanta Moisés Humala Tasso (Lima, Peru, 1962ko ekainaren 27a) militar ohi eta politikari peruarra da. 2011ko uztailaren 28tik Peruko Errepublikako presidentea da.

Isaac Humala, langileen abokatu eta etnocacerismoaren (ideologia nazionalista etnozentrikoa) sortzailearen semea da. 1982an karrera militarra hasi zuen. Peruko armadan lotinant koronel izatera iritsi zen. 1992an Sendero Luminosoren aurkako borrokan parte hartu zuen eta hiru urte geroago Ekuadorren aurkako gerran. 2000ko urrian Fujimoriren aurkako altxaldi bat zuzendu zuen baina zapuztua izan zen[1]. Fujimoriren erregimena erori ostean Peruko kongresuak amnistiatu zuen.

2005ean Peruko Alderdi Nazionalista sortu zuen. Alderdi berria garaiz erregistratu ez zuenez, 2006ko Hauteskunde Orokorretan Unión por el Perú alderdiarekin aurkeztu zen. Lehenbiziko itzulia gainditu zuen, botoen %30.61ekin. Ekainaren 4an egin zen bigarren itzulian Alan García nagusitu zitzaion botoen %52.62rekin.

2011ko Hauteskundeetan Peruko presidente aukeratua izan zen. Bigarren itzulian botoen %51,44 lortu zituen eta Keiko Fujimori kontserbadoreak %48,55[2]. Hauteskunde kanpainan eskuinekoek Hugo Chávezekin lotu zuten baina, bere lehenbiziko erabakiek erakutsi zutenez, hurbilago dago Lula da Silvak Brasilen erabili zuen eredutik Venezuelakotik baino[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ollanta Humala Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Peru
Artikulu hau Peruko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.