Augusto Unceta-Barrenechea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Augusto Unceta-Barrenechea
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1923ko abenduaren  5a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Gernika-Lumo1977ko urriaren  8a (53 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak enpresaburua eta politikaria

Augusto Unceta-Barrenechea Azpiri[1] (Gernika-Lumo, 1923ko abenduaren 5a - † ib., 1977ko urriaren 8a) bizkaitar enpresaburu eta politikaria izan zen. Bere aitak sortu zuen Astra, Unceta y Cia S.A. enpresaren zuzendaria izandakoa, Gernikako alkate eta 1977an Bizkaiko Ahaldun Nagusia izendatu zuten.[2] ETAk Iraultza zerga eskatu zion baina ezetz esan zuen. Hori zela eta, bi bizkartzain zituen. Hala ere, Gernika Jai Alai pilotalekuko parkinean ETA militarrak tirokatu eta erail zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Unceta-Barrenechea formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Untzetabarrenetxea idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. (Gaztelaniaz)  «Unceta-Barrenechea fue alcalde de Guernica» El País 1977/10/09 .
  3. (Gaztelaniaz)  «ETA se atribuye el triple asesinato de Guernica» La Vanguardia: 17 1977/10/11 .


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.