Aura Lolita Chávez Ixcaquic
Aura Lolita Chávez Ixcaquic | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Cruz del Quiché, 1972ko irailaren 15a (52 urte) |
Herrialdea | Guatemala |
Talde etnikoa | Kitxea |
Jarduerak | |
Jarduerak | giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Aura Lolita Chávez Ixcaquic (Guatemala, 1972) Lolita Chávez Ixcaquic izenaz ezaguna, guatemalar aktibista da. Emakumeen eskubideak defendatzen ditu eta Guatemalako indigenen artean liderra kontsideratzen da. Baliabide naturalak babesteko borrokan nazioarteko erreferentea da. Bere herrialdean heriotza zigorraren mehatxupean dago eta horregatik Euskal Herrian bizi da 2017tik.[1][2]
Jardunbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdeko Guatemalatik dator Chávez. 48 urteko irakasle ohia da, ezkonduta dago eta bi semeren ama da[3]. 2007an sortutako Bizitza, Amalurra, Lurra eta Lurraldearen Defentsarako K´iche´ Herrien Kontseiluko burua da. Bertan Erdialdeko Amerika eta AEBen arteko Merkataritza Askerako Hitzarmenaren efektuak aurrez aurre jartzen dituzte. Kontseilu hau izen hau duen saileko 87 komunitate maiak osatzen dute[4]. Erakunde honek honela definitzen du bere burua: “Lurraldeak, autodeterminazio eskubidea eta herri indigenak nahi duten bizitza eskubideen defentsarako batu diren komunitate taldea”.
Mugimendu honetan emakumeen partehartzea eta lidergoak hartzen du garrantzia gehien. Lolitak antzinako batasun, gida eta espiritualitate eta elkarrenganako laguntza irakaskuntzan dauka uste ona jarrita, baina aldaketak ere behar direla erakusten du, batez ere emakumeen eskubideen kontuan
Baliabide naturalak gordetzeko borrokan eta gehiegizko ekintza (atzerriko edo gobernuko enpresen aldetik) dela eta gertatzen diren lekualdaketa behartuen salaketen erreferentea da nazioarte mailan.
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako militantea ere bada.
Giza Eskubideen Ameriketako Batzordearen (CIDH) aurrean aurkeztutako Guatemalako estatuaren kontrako salaketen eskatzaile zuzena da, eta baita nazioz haratagoko enpresen kontrako nazioarteko salaketetan ere. Meatzaritzako enpresak direla eta kaltetutako emakumeak laguntzen ditu zenbait audientziatan parte hartuz.
2010ean, Santa Cruz del Quiché Komunitateko Kontsultako koordinatzailea zelarik, herriak lurralde hartako meatzaritza eta hidroelektrika lanei ezetza eman zion[5]. Ordutik, Lolita mehatxatua, jazarria, kriminalizatua eta judizializatua izan da lur eta lurraldearen alde egin dituen defentsengatik. Giza Eskubideen Ameriketako Batzordearen (CIDH) kautelazko neurri babesleak ditu.
2012an Alderdi Abertzalearen kide den Santa Cruz del Quichéko alkatearen kontrako manifestazio batean egon zen. Handik bueltan, autobusak segada bat jasan zuen aihotzekin, labanekin eta makilekin zetorren gizon talde batengatik. Lau emakume zauritu zituzten. 2017ko ekainaren 7an heriotzaz mehatxatu zuten eta horregatik Euskal Herrian bizi da ordutik.
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2017ko urrian Europako Parlamentuak giza-eskubideen Sakharov Sarietako hiru finalisten artean sartu zuen bere kontzientzia askatasuna saritzeko.
2018ko urtarrilean garapenerako lankidetzaren “Ignacio Ellacuría” saria jaso zuen, herri indigenen defentsan egindako lanengatik.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Aurora Lolita Chavez Ixcaquic Guatemalako ekintzailearekin hitzaldi solasaldia» Arrasateko Udala (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ «Lolita Chávez: "No nací para ser asesinada, violada o torturada, sino para ser una mujer libre"» Halabedi (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
- ↑ Guatemela, elPeriodico de. «Aura Lolita Chávez, indígena guatemalteca candidata al Premio Sajarov» elPeriodico (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ «Maya K’iche’ Leader Says No to Violence against Women | JASS (Just Associates)» justassociates.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ «Lolita Chávez Ixcaquic | Tabakalera - Donostia / San Sebastián» www.tabakalera.eu (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
- ↑ Telebista, Euskal Irrati. «Lolita Chavezek jaso du Ignacio Ellacuria Saria, giza eskubideen defentsagatik» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lolita Chavezi elkarrizketa "Nik hitz egin dezaket, adierazi, baina nire herrian hiltzen ari dira" Berria, 2021.01.14