Sakharov Saria
Itxura
Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria | |
---|---|
2009ko Sakharov Sariaren ekitaldia. | |
Kokalekua | Estrasburgo |
Herrialdea | Frantzia |
Aurkezlea | Europako Parlamentua |
Ordainsaria | 50.000€ [1] |
Lehen sari banaketa | 1988 |
Azken sari banaketa | 2014 |
Egungo sariduna | Denis Mukwege |
Webgune ofiziala | Webgunea |
Sakharov Saria, ofizialki Adierazpen Askatasunaren Sakharov Saria, 1985eko abenduan Europako Parlamentuak sortutako saria da. Andrei Sakharov sobietar disidentearen omenez izendatua, adierazpen askatasuna eta giza eskubideen alde lan egin duten pertsona eta erakundeak saritzea du helburu.
Urtero abenduaren 10 inguruan (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala sinatu zuten egun berean) ematen dute eta 50.000 €ko saria ere badu.
Hautagaiak eurodiputatuek eta legebiltzar-taldeek proposatzen dute baina irabazlea legebiltzar-taldeen presidenteek.
Saridunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Sariduna | Arloa | Herrialdea |
---|---|---|---|
1988 | Nelson Mandela Anatoli Martxenko (hilondokoa) |
Apartheiden aurkako ekintzailea Idazle eta disidente |
Hegoafrika Sobietar Batasuna |
1989 | Alexander Dubček | Politikaria | Txekoslovakia |
1990 | Aung San Suu Kyi | Giza-eskubideen aldeko ekintzailea | Myanmar |
1991 | Adem Demaci | Politikaria | Jugoslavia |
1992 | Maiatzaren Plazako Amak | Desagertuen aldeko elkartea | Aljeria |
1993 | Oslobođenje | Egunkaria | Bosnia-Herzegovina |
1994 | Taslima Nasrin | Feminista | Bangladesh |
1995 | Leyla Zana | Kurduen aldeko ekintzailea | Turkia |
1996 | Wei Jingsheng | Demokraziaren aldeko ekintzailea | Txina |
1997 | Salima Ghezali | Demokraziaren aldeko ekintzailea | Aljeria |
1998 | Ibrahim Rugova | Politikaria | Kosovo |
1999 | Xanana Gusmão | Politikaria | Ekialdeko Timor |
2000 | Aski da! | ETAren aurkako elkartea | Espainia |
2001 | Nurit Peled-Elhanan Izzat Ghazzawi Zacarias Kamwenho |
Bakearen aldeko ekintzaileak | Israel Palestina Angola |
2002 | Oswaldo Payá Sardiñas | Disidente | Kuba |
2003 | Nazio Batuak | Nazioarteko erakundea | NBE |
2004 | Bielorrusiako Kazetarien Elkartea | Adierazpen askatasunaren aldeko elkartea | Bielorrusia |
2005 | Damas de Blanco Mugarik Gabeko Kazetariak Huawa Ibrahim |
Presoen senideak Adierazpen askatasunaren aldeko elkartea Giza eskubideen aldeko ekintzailea |
Kuba Frantzia Nigeria |
2006 | Alexander Milinkevitx | Politikaria | Bielorrusia |
2007 | Salih Mahmoud Osman | Politikaria | Sudan |
2008 | Hu Jia | Demokraziaren aldeko ekintzailea | Txina |
2009 | Memorial | Giza eskubideen aldeko elkartea | Errusia |
2010 | Guillermo Fariñas | Disidentea | Kuba |
2011 | Asmaa Mahfouz Ahmed al Zubair Ahmed al Sanusi Razan Zaitouneh Ali Farzat Mohamed Bouazizi |
Arabiar Udaberriaren ekintzaileak | Egipto Libia Siria Libia Tunisia |
2012 | Nasrin Sotoudeh Jafar Panahi |
Ekintzaileak | Iran |
2013 | Malala Yousafzai | Feminista | Pakistan |
2014 | Denis Mukwege Euromaidan (aipamen berezia) |
Ginekologoa giza mugimendua |
Kongo Ukraina[2] |
2015 | Raif Badawi | Saudi Arabiar aktibista | Saudi Arabia[3] |
2016 | Nadia Murad Basee Lamiya Aji Bashar |
Aktibista yezidiak | Irak [4] |
2017 | Venezuelako oposizio demokratikoa | Demokraziaren aldeko elkartea | Venezuela |
2018 | Oleg Sentsov | Preso politikoak askatzearen aldeko ekintzailea | Ukraina |
2019 | Ilham Tohti | Giza eskubideen aldeko ekintzaile uigurra | Txina |
2020 | Bielorrusiako oposizio demokratikoa | Demokraziaren aldeko elkartea | Bielorrusia |
2021 | Aleksei Navalni | Oposizioko politikaria eta ustelkeriaren aurkako ekintzailea | Errusia |
2022 | Ukrainako herria | Ukraina | |
2023 | Mahsa Amini eta Emakumea, Bizitza, Askatasuna mugimendua | Emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea | Iran |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Europako Parlamentua. Sakharov Prize for Freedom of Thought. (Noiz kontsultatua: 2015eko urtarrilaren 2an).
- ↑ «Denis Mukwege ginekologoak eskuratu du Sakharov saria» Berria 2014-10-21.
- ↑ Associated Press. (2015-10-29). «Raif Badawi wins Sakharov human rights prize» The Guardian.
- ↑ BBC News. (2016-1-27). Sakharov prize: Yazidi women win EU freedom prize. .