Auraicept na n-Éces
Itxura
| Auraicept na n-Éces | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Argitaratze-data | VII. mendea |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | Irlandera zaharra |
Auraicept na n-Éces ((Eskoziako gaeleraz), irlanderaz: Uraiceacht na nÉigeas) irlandera zaharrean idatzitako testu bat da, hizkuntza eta gramatikari buruz. Denbora luzez pentsatu da VII. mendeko irlandar gramatikarien lana zela[1], Longarad izeneko ikerlari baten idatzia. Testuaren muina, ziurrenik, VII. mendekoa da[2], baina hortik aurrera beste material asko gehitu zitzaion data horren eta gaur egun ezagutzen den kopiarik zaharrena egin zen arten, XII. mendean. VII. mendekoa izango balitz, herri-hizkuntzaren aldeko lehen defentsa testua izango litzateke, Latinaren gainetik irlandera defendatuz, Danteren De vulgari eloquentia baino 600 urte lehenago idatzia eta Chernorizets Hrabarren O pismeneh baino 200 urte lehenago.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Auraicept na nÉces» Oxford Reference doi:. (kontsulta data: 2023-04-22).
- ↑ «Auraicept na n-éces • CODECS: Online Database and e-Resources for Celtic Studies» codecs.vanhamel.nl (kontsulta data: 2023-04-22).