Aureliano Valle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aureliano Valle
Escudo de Bilbao (ovalado).svg
Bilboko Udaleko zinegotzia

1887 -
Bizitza
Jaiotza Bilbo1846ko ekainaren 16a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo1918ko martxoaren 22a (71 urte)
Irakaslea(k) Nicolas Ledesma Garcia
Jarduerak
Jarduerak musikagilea, abesbatza-zuzendaria eta organista
Musika instrumentua organoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Frantzia-Prusia Gerra

IMSLP: Category:Valle,_Aureliano Edit the value on Wikidata
Aureliano Valleri eskainitako monumentua Doña Casilda parkean, Quintin de Torreren lana.

Aureliano Valle Tellaetxe (Bilbo, 1846ko ekainaren 16a - Ibidem, 1918ko martxoaren 22a) musikagilea, abesbatzen zuzendaria eta organista ospetsua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Solfeo eta piano ikasketak hasi zituen Anakleto Intxaurberekin, Abandoko parrokiako organista zenarekin; Nikolas Ledesmarekin, Bilboko Done Jakue katedralaren kapera-maisuarekin, jarraitu zituen ikasketak: organo, harmonia eta konposizioa. Ia harmonia ezagutzarik gabe, bere dohain musikal miresgarriak ezagutzera eman zuen, Stabat Materren ahapaldi batzuk idatziz, hiru ahots eta fagotentzat. Urtebetez Teologia ikasi zuen Burgosko Seminario Conciliarren; bitarte horretan bertan behera utzi zuen musika-karrera.

Bilboko San Luis Gonzalaga Kongregazioko organoa jotzen hasi zen. Letaniak, miserere bat eta San Luis Gonzagari eskainitako ereserkia konposatu zituen, horrela Bizkaiko hiriburuan, Gasteizen eta Burgosen ezaguna eginez. Arrakasta lortu zuen, bestetik, zenbait lan profanorekin: Erromantzak, ariak, bikoteak eta lau ahotsetarako barkarola bat.

Parisera joan zen, non pianoa Antonio Marmontelekin hobetu zuen. Halaber, Dupratorekin harmonia eta Ambrosio Thomasekin konposizioa ikasi zuen. Gerra franko-prusiarra hasi zen eta musikariak Frantziako hiriburuan geratzea erabaki zuen. Fusila hartu behar izan zuen Frantziako Errepublikako boluntario gisa. Alemaniarrak Parisen sartu zirenean, presaka Bilbora itzuli zen. Ihesaldian, ekipajea, liburuak eta konposizio batzuk galdu zituen.

1881ean Bilboko Done Jakue katedralaren organista eta kapera-maisu izan zen. 1889an Cleto Zabalaren ondorengoa izan zen Bilboko Koral Elkartearen zuzendaritzan. Abesbatza horrekin behin eta berriz arrakasta lortu zuen, lehiaketetan lehiatzearen baino musika artista hezkuntzaren aldekoagoa izan arren. 1917an Jesus Guridi izan zuen oinordeko.[1]

Musika erlijioso gehiago konposatu zuen, besteak beste, Kredo miresgarri batez hornitutako meza bat, hainbat zarzuela eta zortziko, non euskal folklorearen ezagutza erakutsi zuen. 1895ean Resurrección Maria Azkueren Vizcay 'tik Bizkai' ra esanguratsuaren estreinaldia zuzendu zuen. 1907an Bilbon Bide onera euskal opera estreinatu zuen.[2]

Bere hiriko zinegotzia ere izendatu zuten, bestetik, 1887an.

1922an, Quintín de Torrek bere omenez eraikitako monumentu bat inauguratu zen Iturrizako Casilda parkean.[3]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1907: Bide onera euskal opera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Antonio Zubikarai: Aureliano Valle. El cruce de puentes de la música de Bilbao, Bilbo: Muelle de Uribitarte, 2007. ISBN: 978-84-9347-746-2.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]