Aurpegi nerbioaren nukleo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Entzefalo enborraren mozketa sagitala
Aurpegi nerbioaren nukleo
Xehetasunak
Identifikadoreak
Latinez nucleus nervi facialis
TA Script error: The function "getTAValue" does not exist.
FMA 54572
Terminologia anatomikoa

Aurpegi nerbioaren nukleoa da, VII. gara nerbioaren nukleoa ere deitua. Entzefalo enborrean kokatzen da, zehazki zubian.

Orokortasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nukleo hau errai nukleo eragile berezia da (brankiala), trigemino nerbioren nukleo eragile eta nukleo anbiguoarekin batera.


Zuntzak nukleotik irten eta belaun bat sortuko dute VI bikote kranalaren nukleoaren inguruan, ondorioz aurpegi nerbioaren kolikulua ikusiko da IV. bentrikuluaren zoruan (Atzekaldeko ikuspegitik ikusia)

Aurpegi nerbioaren nukleoa entzefalo enborrean.tif

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuntz hauek entzefalo enborretik irtengo dira erraboil-zubietako ildotik abducens nerbioarekin (VI. gara nerbioa) eta bestibulu kokleetako nerbioarekin (VIII. gara nerbioa). Aurpegi nerbioaren parte den Wrisberg nerbioa edo aurpegi nerbioaren nerbio bitartekaria ere irtengo da, honek informazio sentsitiboa eta parasinpatikoa darama.

Aurpegi-nerbioa barruko entzumen bidetik dator eta harkaitzaren barruan sartu eta tolespen bat egiten du, aurpegi nerbioaren belauna, honi Falopioren konduktua deritzo. Belaunetik ointokiaren muskulurako adar bat ateratzen da, eta gero tinpano-korda nerbioa ere azaltzen da. Azken honek dastamen zuntzak ditu baita parasinpatikoak ere, barail azpiko eta mihi azpiko txistu-guruinentzat.

Ondoren garezurretik irtengo da zulo estilomastoideoaren bidez, bertan adar txiki batuzk emango ditu nerbio estilohioideoa eta muskulu digastrikoaren atzeko sabela inerbatzeko. Ondoren, parotida guruinean sartuko da ondoren bi adar nagusi ematen ditu: tenporo-fazialak: gora doazenak eta zerbiko-fazialak: behera doazenak. Bertan, sare bat sortu eta aurpegiko muskuluak inerbatzen ditu. Aurpegi-nerbio desberdinak bereizten dira: tenporalak, zigomatikoak, ahokoak, barail adar marginalak, zerbikalak eta abar.

Aurpegi nerbioaren ibilbidea

Inerbatutako muskuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mimika muskuluak, muskulu estilohioideoa, muskulu estapedioa eta muskulu digastrikoaren atzeko sabela.

Aferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nukleoaren goiko altalak aferentzia bilateralak ditu kortexetik eta beheko atalak bakarrik kontralateralak.
  • Trigeminoaren nukleo hartzailetik datorren aferentzia, erreflexu korneala sortzeko.

Berezitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Somatotopia mantentzen du.

Nukleoaren goiko aldetik aterako diren zuntzak bekoki eta begi eremuetako giharrak inerbatuko dituzte, eta behetik ateratzen direnak sudur eta ahoaren inguruko giharrak inerbatzen dituzte.

Nukleoaren goiko eta beheakdeko aldeak ez dituzte kortexeko aferentzia berdinak hartzen: kotez-nukleo zuntzak bilateralki iritziko dira nukleoaren goiko aldera (aferentzia bilateralak) eta nukleoaren behealdera, aldiz, soilik aferentzia kontralateralak.

Lesioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesioa perferikoa edota zentrala izan daiteke.

  • Lesioa periferikoa den kasuetan nerbioa dago kaltetua eta paralisia aurpegi erdialde osoan, alde ipsilateralean emango da.
  • Lesioa zentrala bada kaltea nukleoaren aurreko egituretan egongo da. Kasu honetan goialdeko inerbazioa bilaterala denez, paralisia ez da hainbeste nabarituko beste aldeko hemisferioak konpentsatzen baitu, goialde honetako mugimendua baimenduz. Behe aldeko aferentzia kontralaterala denez, paralisia aurpegiaren behekalde kontralateralean emango da.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

UPV-EHU Anatorama - Drake RL, et al (2015). Gray, Anatomía para estudiantes. (3ª ed.) Ed. Elsevier, Madrid. - Feneis H, Dauber W (2006). Nomenclatura anatómica ilustrada. 5ª edición. Ed. Masson, Barcelona. - Schünke M. et al (2015). Prometheus. Texto y Atlas de Anatomía. Obra completa (3 vols.) 3ªedición. Ed. Panamericana, Madrid. - Netter FH (2015). Atlas de Anatomía Humana. 6ª edición. Ed. Elsevier Masson, Barcelona. - Haines D. E. Atlas de Estructuras, Secciones y Sistemas / Atlas of Structures, Sections and Systems 8ª edición. Editado por Lippincott Williams & Wilkins. (2011)

Irudi gehigarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Entzefalo enborraren dortsaldean gara nerbioen nukleoak adierazita
Entzefalo enborraren mozketa horizontala. Bertan aurpegi nerbioaren nukleoa eta aurpegi nerbioa ikus daitezke

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]