Entzefalo enborra
Artikulu edo atal hau «Enbor entzefaliko» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |
Entzefalo enbor | |
---|---|
Entzefalo enborraren aurreko ikuspegia. Garuntxoa berdez. | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Entzefalo |
Aparatua | Nerbio Sistema Zentrala |
Konponenteak | Erraboila, Zubia, Mesentzefaloa |
Latinez | truncus encephali |
Terminologia anatomikoa |
Entzefalo enborra nerbio sistema zentralaren eta entzefaloaren atal bat da. Bizkarmuina eta dientzefaloa lotzen dituen egitura da. Aurreko garunaren, bizkarrezur-muinaren eta nerbio periferikoen arteko komunikazio biderik handiena da. Jatorri enbriologikoa mesentzefaloan eta erronbentzefaloan izango du. Bertan hainbat nukleo egongo dira, besteak beste gara nerbioen nukleoak. Enbor entzefalikoak hainbat funtzio kontrolatzen ditu; horien artean, arnasketa, bihotz-erritmoaren erregulazioa eta soinuaren lokalizazioaren lehen mailako alderdiak; azken hau gai grisez eta zuriz osaturik. Gai grisak nukleo ezberdinak eratzen ditu substantzia zurian barreiaturik; substantzia zuria hiru mota ezberdinetan sailkatu ahal izatea eragiten duena
1. Bikote-kranealen edo gara nerbioen jatorri erreala irudikatzen duten erdialde segmentarioak.
2. Enbor entzefalikoan dauden nukleoak; hiru elementu hartzen dituztenak:
- Bide sentikorrak.
- Entzefalo enborreko elkar bideen jatorria.
- Bide begetatibo eragileen jatorria.
3. Erretikulu formazioa: efektu kitzikatzailea edo inhibitzailean jardunez, hainbat prozesutan parte hartzen duten neurona-multzoa; ala nola, lo-bijilia egoeran.[1]
Antolaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bizkarmuina eta dientzefaloa lotzen dituen egitura bat da. Entzefalo enborraren atzealdean zerebeloa edo garuntxoa daukagu eta bien artean IV. bentrikulua. IV. Bentrikulu hau garaldetik mesentzefalo akueduktuarekin jarraia izango da eta behealdetik ependimo hodiarekin.
Entzefalo enborraren luzetarako ardatza garaldetik (kranealdetik) buztanaldera (kaudalera) hedatuko da. Gainera, aurre eta atze ikuspegiak izango ditu.
Entzefalo-enborrean atzetik aurrera ere banaketa bat egiten da: sabaia, tegmentua eta oinaldea edo oina.
Sabaia bakarrik mesentzefaloan dago; zubian eta erraboilean zerebeloak osatuko luke atal hau. Tegmentua tarteko eremua izango da. Nukleo guztiak (salbuespen batzuekin) bertan egongo dira. Oinaldean zuntzak egongo dira batez ere; badaude nukleo batzuk ere baina gehiengoa zuntzak izango dira.
Kanpo morfologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzefalo enborrean 3 atal desberdintzen dira (garaldetik kaudalera):
Mesentzefaloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesentzefaloa entzefalo enborraren goiko atala da. Enbriologiari dagokionez, mesentzefalotik sortuko da.
Atzeko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atzealdetik lau goragune ikusiko ditugu: kolikuluak (bilateralak)
- Goiko kolikuluak: garaldean daude eta ikusmenarekin erlazionatuta egongo dira.
- Beheko kolikuluak: buztanaldekoak dira eta entzumenarekin erlazionatuta egongo dira.
Kolikulu hauek alboaldean jarraipena izango dute eta hauek kolikuluen besoak izango dira. Beheko kolikuluen behealdetik, erdiko marraren bi alboetan (IV) N. Troklearra aterako da. Troklea nerbioa entzefalo enborraren atzealdetik aterako den gara nerbio bakarra izango da.
Aurreko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aurrealdean honako egiturak topatuko ditugu:
- Garun pedunkuluak: Kanpo ikuspegitik mesentzefaloko atalik nabarmenenak dira. Hain zuzen ere, hauek dira kortexetik entzefalo enborrera eta bizkar muinera doazen zuntzen pasabide nagusiak.
- Atzeko gai zuloduna: Garun pedunkuluen artean egongo da. Izenak dioen bezala, zulotxo batzuk izango ditu hainbat arteria sartuzeko..
- (III) N. Begi eragilea / Okulomotorea: Garun pedunkuluen artean kokatuko da, oso medialki (alde bakoitzetik bat aterako da).
- Mesentzefaloaren beheko muga: Zubi-mesentzefaloetako ildoa muga izango da. Muga honen alboaldetik (IV) N. troklearra helduko da. Izatez, nerbio honek mesentzefaloaren atzeko aldeko beheko mugan du jatorria, baina bertatik sortu, mesentzefaloa inguratu eta aurrealdean agertuko da. Hortaz, zubi mesentzefaloetako ildoaren alboaldean ikusiko dugu.
Zubi-mesentzefaloetako ildoaren azpian zubia izango dugu.
Zubia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mesentzefaloa eta erraboila komunikatzen duen egitura da. Mesentzefaloaren beheko aldean eta erraboilaren goiko aldean kokatzen da. Atzeko aldean zerebelo edo garuntxoarekin dago komunikatuta erdiko garuntxo pedunkuluaren bitartez.
Enbriologiari dagokionez, erronbentzefalotik sortzen den metentzefalotik sortuko da.
Atzeko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zubiaren atzeko atalak 4. bentrikuluaren zorua osatzen du.
Zubia eta erraboila mugatzen muin ildaskak daude, alboaldetik erdialdera igarotzen diren zuntzak.
Atzealdetik luzetarako ildo bat dago: atzeko erdiguneko ildoa. Honen alboan ildo mugatzailea topatuko dugu. Bi ildo hauen artean, goialdean, erdiguneko goragunea egongo da. Behean nabarmenagoa den aurpegi nerbioaren goragunea edo kolikulua egongo da. Ildo mugatzailearen albo-goialdean eremu urdin grixkara bat dago: locus caeruleus. Locus caeruleus-aren behe-alboaldeko eremua, IV. bentrikulu mugara arte ailegatzen dena, bestibulu eremua da. Honen sakonean bestibulu nukleoak egongo dira.
Muin ildasketatik beherantz, ildo mugatzailearen eta atze erdiguneko ildoaren alde bakoitzean bi hiruki daude: goikoa, hipoglosoaren hirukia, eta behekoa, bagoaren hirukia.
Aurreko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdiko aldean ildo basilarra bereizi daiteke.
Erraboil-zubietako ildoak erraboila eta zubia mugatzen ditu. Honetatik Abducens nerbioa (VI)., Aurpegi nerbioa (VII). eta nerbio bestibulokoklearra (VIII) aterako dira.
Zubiaren alboko aldetik, bi aldeetan, N. trigeminoa (V) aterako da. Zubiaren barnealdean zenbait nukleo aurkituko dira.
Erraboila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaudalago dagoen egitura da. Garaldera zubia eta Mesentzefaloa dauka hurrenez hurren. Esan bezala, Entzefalo enborraren bizkarraldean garuntxoa edo zerebeloa dago eta IV. bentrikulua garuntxo, zubi eta erraboilaren artean dago.
Enbriologiari dagokionez, erronbentzefalotik sortzen den mielentzefalotik sortuko da.
Atzeko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraboilean atze erdialdeko ildoak jarraitasuna edukiko du. Honen alboko ildoa tarteko ildoa izango da eta honen alboan, atzeko alboko ildoa egongo da .
Atzeko erdialdeko ildo eta tarteko ildoaren artean, garaldean edo goialdean, gracilis nukleoak sortzen duen tuberkulua edo goragunea topatuko dugu. Honen alboan eta tarteko ildoa eta atzeko alboko ildoaren artean cuneatus goragunea egongo da.
Nukleo hauetara atzeko kordoietatik datozen gracilis eta cuneatus nukleoak ailegatuko dira.
Aurreko ikuspegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraboilaren aurreko ikuspegian hainbat ildo aurki ditzakegu:
- Aurre erdiguneko ildoa . Ildo honen alboetan piramideak daude eta piramideen buztan aldeko eremuan piramideen gurutzagunea izango dugu, bertan emango baita kortex- bizkarmuinetako informazioaren gurutzaketa.
- Aurre alboko ildoa (aurre erdiguneko ildoaren alboaldean egongo da)
- 3.Oliba atzeko ildoa. Aurre alboko ildoaren alboaldean goragune oboide bat dago, arrautza itxurakoa, beheko oliba izenez ezagutzen dena, eta hain zuzen ere, honen atzean egongo da oliba atzeko ildoa. .
Esan beharra dago erraboilaren aurrealde honetatik beste hainbat gara nerbio edo bikote kraneal aterako direla:
(XII) N. Hipoglosoa : Hainbat erro aterako dira aurre alboko ildotik eta ondoren erro horiek bat egingo dute nerbioa osatzeko.
Oliba atzeko ildotik (goitik behera)
○ (IX) N. Glosofaringeoa
○ (X) N. Bagoa
○ (XI) N. Akzesorioa / gehigarria. Bestalde, esan beharra dago aurre alboko ildotik, piramideen gurutzagunearen mailan edo, beste erro txiki batzuk ere ateratzen direla, C1-aren aurreko erroak , hain zuzen ere.
Gara nerbioen agerpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laburbilduz, gara nerbio edo bikote kranealei buruz esan dezakegu usaimen nerbioa eta ikusmen nerbioa izan ezik (I. bikote kraneala eta II. bikote kraneala hurrenez hurren) gainerako guztiak entzefalo enborretik ateratzen direla:
- III. eta IV. bikote kranealak: Mesentzefalotik (mesentzefalotik aterako dira baina justu zubi eta mesentzefaloaren arteko mugatik). III.a aurretik eta IV. ena atzetik
- V. bikote kraneala: Zubitik
- VI., VII. eta VIII. bikote kranealak: Zubi eta erraboilaren arteko mugatik (erraboil zubietako ildoa)
- IX., X., eta XI. bikote kranealak (goitik behera): Oliba atzeko ildotik
XII. bikote kraneala: Aurre alboko ildotik (piramideekiko albokoa izango delarik)
Gara nerbioen nukleoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Era berean, entzefalo enborrean gara nerbioekin erlazionatutako nukleoak izango ditugu, hauetako batzuk sentikorrak eta beste batzuk eragileak izango direlarik.
- Somatiko eragileak. III, IV, VI, XI, XII
- Errai eragileak
- Orokorrak. Edinger-Westphall, Goiko listu nukleoa, Beheko listu nukleoa, Bagoaren nukleo dortsala.
- Bereziak: arku faringeoetatik eratorritako muskulaturarako. V, VII, IX,X
- Errai sentikorrak
- Orokorrak. IX, X
- Bereziak: dastamenaren informazioa. VII, IX, X
- Somatiko sentikorrak:
- Orokorrak. V
- Bereziak: entzumena eta orekaren informazioa. VIII
Bestelako nukleoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Entzefalo-enborrean, gara-nerbio edo nerbio kranealen nukleoez aparte, badaude bestelako nukleo batzuk.
- Mesentzefaloko nukleoak
- Goiko kolikuluak
- Beheko kolikuluak
- Tektu aurreko nukleoa
- Gai beltza
- Nukleo gorria
- Cajalen nukleoa edo interstizio nukleoa eta Darkschewitschen nukleoa
- Akueduktu inguruko gai grisa
- Zubiko nukleoak
- Goiko olibako nukleoak
- Zubi nukleoak
- Erraboileko nukleoak
- Beheko olibako nukleoak
- Gracilis nukleoa
- Cuneatus nukleoa
- Cuneatus nukleo gehigarria
- Nukleo arkutuak
Bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goranzko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erdialdeko lemniskoa
- Bizkarmuin lemniskoa
- Trigemino-talamo traktua edo Trigemino lemniskoa
- Bakarti-talamo traktua
- Bizkarmuin-garuntxo traktuak
- Alboko lemniskoa
Beheranzko bideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Piramide bidea
- Kortex bizkarmuin traktua
- Kortex-nukleo zuntzak
- Piramidez kanpoko bidea
- Nukleo gorri-bizkarmuin traktua
- Bestibulu-bizkarmuin traktua
- Erretikulu bizkarmuin traktua
- Tektu-bizkarmuin traktua
- Kortex-zubi zuntzak
Bide propioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luzetarako erdialdeko faszikulua
- Bestibulu atala
- Piramidez kanpoko atala
- Nukleo arteko atala
- Atzeko luzetarako faszikulua (Amielinikoa edo Schütz)
- Erdiko tegmentu traktua
Erretikulu formazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erretikulu-formazioak anatomikoki orain arte aipaturiko bide eta nukleoek hartzen ez duten espazioa beteko du. Oso eremu erretikular eta saretua da. Bertan neurotransmisore ezberdinak erabiliko dituzten neuronak egongo dira. Neuronek adarkadura ugari izango dituzte sarea osatuko dutenak enbor entzefaliko osoan zehar, non nukleoak kokatutako diren.
Erregulazio zentro bat izango da eta nerbio-sistemaren egitura primitiboenetakoa. Funtzioen artean, gorputz eta begien mugimenduen kontrola, enbor entzefalikoko erreflexuen kontrola, minaren hautematearen modulazioa eta gogo aldartearen erregulazioa, lo-esnaldi zikloen kontrola eta kontzientzia mailaren ezarpena egongo dira. Erraien erregulazioa, arnasketa eta frekuentzia kardiakoa ere bere menpe egongo dira.
Hainbat nukleo daude erretikulu-formazioan, baina anatomikoki sailkatuz gero 3 zutabeetan antolatzen dira, erabiltzen duten neurotransmisore eta funtzioaren arabera: erdiko zutabea, tarteko zutabea eta alboko zutabea.
Irudi gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Giza entzefalo enborraren aurreko ikuspegia.
-
Giza entzefalo enborraren atzeko ikuspegia.
-
Entzefalo enborraren kokapena.
-
Giza entzefaloaren ebaketa sagitala. Laranjaz mesentzefaloa, berdez zubia eta garuntxoa eta urdinez erraboila.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Schünke, Schulte, Schümacher, Voll, Wesker. Prometheus. Texto y atlas de anatomía. Editorial Médica Panamericana. Ed. 2007.
- Kahle, Frotscher. Atlas de Anatomía. Tomo 3. Sistema nervioso y órganos de los sentidos con correlación clínica. Editorial Médica Panamericana. Ed. 2008